Muñecas torturatzaileak bi galderari baino ez die erantzun bere estradizio saioan

  • Jesus Muñecas Guardia Zibileko kapitain ohia Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoan eseri da ostegunean Frankismoan egindako torturengatik. Argentinara estraditatu dezatela eskatzen ari dira, herrialde horretan Francoren diktadurako krimenak aztertzen ari den auzia dela-eta.


2014ko apirilaren 3an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Jesus Muñecas artxiboko irudi batean (argazkia: Arainfo).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Argentinarekin harremanik ez daukala adierazi du Muñecasek estradizioa eskatzen dutenen kontrako argudio gisa. Guardia Zibil ohiak ukatu egin du Andoni Arrizabalaga ezagutzen duenik (1978an hura torturatu izanagatik eskatzen ari dira estradizioa).

Espainiako Auzitegi Nazionalean egin duen deklarazioan bi galderari baino ez die erantzun: Arrizabalaga ezagutzen ote zuen, batetik; eta Argentinara estraditatzea onartzen ote duen, bestetik. Bi kasuetan ezezko erantzunak eman ditu.

Fiskaltzak adierazi du Muñecasi leporatzen zaizkion delituak ezin direla epaitu jada, epeak gaindituta daudelako.

Aurrekariak

Joan den abenduan jakinarazi zion Pablo Ruz epaileak Muñecasi Argentinatik egindako eskaria. Torturatzaile izateaz akusatutako agente ohiak ukatu egin zituen salaketak eta Argentinara ez zezatela entregatu eskatu zuen. Ruzek pasaportea kendu zion eta astero epaitegi batetik pasatzeko agindu. Gaizki hartu zuen erabaki hori Muñecasek eta Auzitegiko fiskalburuari kexa bat bidali zion.

Haren kontrako auzian parte hartzen dutenek ez zuten uste epaileek Argentinara estraditatzeko baimenik emango zutenik, besteak beste fiskaltza lehenagotik kontra agertu zelako, argudiatuz torturatzaile ohiak herritartasun espainiarra daukala eta 1977ko amnistiak barkatzen dituela Frankismoan egindako delituak.


Frankismoa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 19
Itzaletik Argira
Itzulera (1979)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.