Jende ugari bildu da Ziburura, liburu, disko eta lagun artean euskarari arnasa ematera

Aurten karpa handiagoa jarri dute, eta jendez lepo bete da une batzuetan (argazki hau eta hurrengoak: Dani Blanco / ARGIA)

2022ko ekainaren 05ean - 08:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mugak bereizten duena euskarak batu du, eta Euskal Herriko txoko askotako lagunak bildu dira herriko pilota plazan nobedadeez, hitzaldiez zein bertso edo ipuin emanaldiez gozatzera.

Janbattit Dirassar idazleak omenaldia jaso du antolatzaileen eskutik, bere ibilbidean Herria aldizkariko kazetari gisa, baita literaturaren arloan eta euskararen alde ere egindako lanagatik. Hain justu, txikitatik euskaraz aritzeagatik jasandako gorrotoa gogorarazi du Dirassarrek bere hitzartzean, eta eskerrak eman dizkie denei "bihotzaren zolatik".

Egun betea, arrakastatsua eta euskaltzaleen gustukoa, urteroko zitak gero eta jarraitzaile gehiago dituela ikusita, ahozapore onarekin amaitu dute aurtengo azoka. Segidako argazkiak karpa barruan eta ekitaldi zein aurkezpenetan izandako giroaren erakusgarri txiki bat baino ez dira. Astelehenean kronika osoa argitaratuko du ARGIAk.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Eguneraketa berriak daude