Macron uholdea sentitu da Ipar Euskal Herrian ere. Frantziako Legebiltzarrean egonen diren hiru diputatuetarik bi presidentearen Errepublika Martxan mugimendukoak dira: Vincent Bru eta Florence Lasserre-David. Hirugarrena Jean Lassalle da. 2002 urteaz geroz Legebiltzarrean dagoen biarnesa. Bozketen bigarren itzulian izandako abstentzio handia ere azpimarratzekoa da. Bigarren itzulian ez egon arren, bozketa horietan egin emaitzaz “oso pozik” agertu da EH Bai.
Alderdi Sozialistaren porrota gertatu da Ipar Euskal Herrian ere: Sylviane Alaux lehen itzulian berean gelditu zen lehiatik kanpo eta Colette Capdevielle aldiz bigarrenean
Emmanuel Macron presidente berriak osatu Errepublika Martxan mugimenduak (EM) lehen itzulian jaso sostengua ikusirik eta bigarren itzulirako aurreikusitako Macron uholdea kontutan harturik, ez da sorpresa handirik gertatu. Laugarren bozka barrutiak sortzen zuen jakin-min eta zalantza gehien. Hain zuzen, buru-burukoan zirelako Macron fenomenoari esker garaile ateratako Loic Corrégé ezezaguna (botoen %25,41 lehen itzulian) eta aspaldian kargua daukan Lassalle (botoen %17,71).
Abstentzio handia ere nabarmentzekoa da: %46,63 laugarren hautes-barrutian, %55,43 bosgarrenean eta %56,88 seigarrenean. Frantzian izandako Alderdi Sozialistaren porrota gertatu da Ipar Euskal Herrian ere: Sylviane Alaux lehen itzulian berean gelditu zen lehiatik kanpo eta Colette Capdevielle aldiz bigarrenean. Abertzalerik ez da egon bigarren itzulian. Iragan igandean hirugarren indar ateratako EH Bai koalizioak ez zuen boto konsignarik eman. EAJk haatik Bru eta Capdeviellen alde egiteko deia luzatu zuen.
* * *
Jakina da Legebiltzarrean duen aulkia usu hutsik gelditzen dela. Adibidez, Legebiltzarreko finantza komisioko partaide izan arren, batzordearen bileren %85etara ez da agertu. Legebiltzarrean egindako hitz-hartzeei edota emendakinei doakienez, gutxien egiten dituztenen artean sailkatzen da. Baina berdin dio, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko zatitxo bat (baita Biarnoren zati bat) biltzen dituen barrutiko hautesleek behin eta berriz adierazten diote sostengua. 2002az geroztik du diputatu aulkia. “Artzain bat Eliseoan” izenburuarekin publikaturiko azken liburua duela froga, baserri munduaren ordezkaritzat dauka bere burua. Ezin uka hori gogoko dutela bozkatzaileek eta horrek duela laguntzen garaipenera. Kontutan harturik ikastolei buruz berriki egin oharra (armen kudeaketa irakasteko gune direla) edota bake prozesuaren aldarria entzunarazten ez ibili izana, suposatu daiteke ez duela abertzaleen botorik jaso.
Botoen %57,03 eginik, aulkia hartu dio Capdevielleri. Alderdi zentristan militante egonik, urteak daramatza hautetsi gisa 36 urteko diputatu gazteak. Angeluko auzapez-ordea eta Pirinio Atlantikoetako departamendu mailako kontseilaria ere da. François Bayrou Justizia ministroaren hurbilekoa izanki, EM-en hautagai izendatu izanak ez zuen sorpresa eragin. Ez da ordea mugimenduak irudikatu nahi duen aldaketa eta berritasunaren etsenplu.
Aldarrikapen abertzale edota euskaltzaleei doakienez, ez da sostengua adierazi ohi duten hautetsien artean kokatzen. Tartean aipatu daiteke Bagoaz kolektiboak hautagaiei bidalitako galderei erantzun ez izana. Bake prozesuaren edota preso politikoen eskubideen errespetuaren eskakizuna Legebiltzarrera eramateko engaiamendua hartzen ote zuen galdetzen zion kolektiboak.
Seigarren barrutiko botoen %62,51 bildurik, garaipen argia lortu du Bruk. Politikaren munduan ezaguna da: Kanboko auzapeza eta departamendu mailako kontseilari da. Diputatu kargua osoki betetzeko, beste postuetan dimisioa emanen duela jakinarazi du. Iragana eskuinean du, baina Legebiltzarretarako bere burua zentroan kokatu du, Macronen mugimenduaren barne den Modem alderdi zentristaren etiketarekin aurkeztuz. Legebiltzarretarako aitzineko hauteskundeetan demagun, Michele Alliot-Marieren (UMP) ordezko aurkeztu zen. Herriko Etxerako bozketetan ere eskuindar gisa presentatu zen. EMen hautagai aukeratu izanak iskanbila sortu zuen. Batez ere, gay eta lesbianen ezkontzaren aurkako manifestua izenpetu zuelako. Hor ere kolpez jarreraz aldatu du, izenpedura kentzea galdetuz. Beste bi diputatuek ez bezala, bake prozesuaren gaia eta presoen eskubideen errespetuaren eskaera Legebiltzarrera eramateko konpromisoa hartu du.
Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen.
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]