Jauzi Ekosoziala aurkeztu dute, Hego Euskal Herri mailako dinamika ekologista berria

  • Urrian Portugaleten egindako Ekotopaketetan erabaki zen astearte goizean aurkeztutako eragilea sortzea. Udara bitartean hainbat ekimen antolatuko dituzte Haien luxua gure fakturak dinamikaren pean, eta uda ostean eztabaida sustatuko dute “ekologismoaren barruan”, eragilearen nolakotasuna zehazteko. “Olatu berde berria” eraikitzeko kolektiboki antolatzera deitu dituzte herritarrak.

Argazkia: Jauzi Ekosoziala

2023ko urtarrilaren 17an - 17:36
Azken eguneraketa: 20:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donostian aurkeztu dute Jauzi Ekosoziala “dinamika” berria. Mendea “hiru lurrikara handirekin” hasi dela azaldu dute –2008ko krisia, pandemia eta Ukrainako gerra–, eta hirurek direla gure gizarteen eta planetaren muga naturalen arteko “talkaren” ondorio. Baina mende hasierak “esnatze ekologista berri bat" ere ekarri du Jauziko kideen iritzian. Testuinguru orokor horretan antolatu zituzten mugimendu ekologistaren baitako hainbat eragilek eta pertsonek Portugaleteko topaketak: "Bertan pilatutako indarra orain kalera eraman nahi dugu”, azaldu dute.

Oraindik erabat gorpuztu eta definitu gabe badago ere, Jauzi Ekosozialaren ezaugarri nagusiak laburbildu dituzte: “Askotarikoa eta eraginkorra, propositiboa, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan artikulatzen hasiko dena hegemonia neoliberalaren aurka eta bizitzaren alde, egiturazko eraldaketei bidea irekiz. Izan ere, turistaz betetako alde zaharrak eta arrainez hustutako itsasoek kausa bera dute atzean: irabaziak etengabe maximizatzea helburu duen merkatua”.

Aurrera begirako lana bi fasetan banatu dute Jauziren ordezkariek Donostiako aurkezpen prentsaurrekoan. Otsailaren 17an hasi eta udara bitartean, Haien luxua gure fakturak kanpaina garatuko dute. Udara igarota, eztabaida prozesua bultzatuko dute ekologismoaren esparruan, “tresna honek izan behar duen forma zehatzaz eztabaidatzeko pertsona eta eragile ezberdinekin”.

"Askotarikoa eta eraginkorra, propositiboa, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan artikulatzen hasiko dena hegemonia neoliberalaren aurka eta bizitzaren alde, egiturazko eraldaketei bidea irekiz"

Krisi energetikoa eta klimatikoa

Haien Luxua gure fakturak dinamikarekin krisi energetikoa eta klimatikoa batera jorratuko ditu Jauzik, estuki lotuta daudela iritzi baitiote: “Pobrezia eta xahutzea txanpon beraren bi aurpegi dira mundu finitu honetan”. Hurrengo hilabeteetan hainbat ekimen antolatuko dituzte, Pobrezia Energetikoaren Aurkako Nazioarteko Eguna den otsailaren 17an hasita.

Trantsizio ekologiko eta sozial “justua” aldarrikatuko dute kanpainarekin, eta hori lortzeko lau aldarri nagusi aletu dituzte: Pobrezia energetikoarekin amaitzea (“Iberdrolako lehendakari Ignacio Galánek 13 milioi euroko irabaziak ditu, baina gure lurraldean ehun mila lagunetik gora daude pobrezia energetikoan”); energiaren publifikazioa (“ Hezkuntza eta osasuna bezala, oinarrizko beharrak ez baitira negozio bat, eskubideak baizik”); Fosilen erabilerari amaiera ematea (“Fosilak utzi ala fosil bilakatu (...) Hego Euskal Herriko ziklo konbinatuko zentralen itxieratik hasiz”); “luxua” mugatzea (“ Guztiok nahikoa izateko, goitik behera mugatuz hasi behar dugu”).

Etorkizunaren aurreikuspen distopikoen aurrean “borrokatzeko ordua” dela aldarrikatu du Jauzik, eta “olatu berde berri” horren eraikuntzan parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei, “kolektiboan antolatzea baita norberak egin dezakeen ekintzarik onena”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-02 | Garazi Zabaleta
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]


2025-07-01 | Euskal Irratiak
Hendaiako azken berdegunean 250 bizitegi eraikitzeko proiektuak eztabaida piztu du

Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean... [+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


2025-05-28 | Irutxuloko Hitza
Gladys del Estal omenduko dute igandean, haren hilketaren 46. urteurrenean

Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak Tuteran, nuklearren aurkako mobilizazio batean. 1979ko ekainaren 3an gertatu zen, energia nuklearraren eta... [+]


2025-05-07 | ARGIA
Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia egingo du Donemiliagan, “lurraren defentsa antolatzeko”

Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]


Donostiako Udala vs. Ekologistak Martxan: nork du arrazoi?

Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]


Eguneraketa berriak daude