Jaurlaritzak bazekien topografoek mugimendua detektatu zutela 2017tik

  • Otsailaren 18an Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak Diputazio Iraunkorreko saioan agerraldia egin zuen. Bere hitzartzearen txostena helarazi zien hedabideei, eta bertan dago Zaldibarko zabortegiaren mugimenduari buruzko informazio hau, topografoek urteroko txostenetan Jaurlaritzari helarazitakoa.


2020ko otsailaren 19an - 14:06

2017ko Ingurumen bigilantzia programaren txostenean, ageri da kontrol topografikoa, eta ondorioetan zera adierazten du (erredakzioan itzulia): "Kontrol mugarrietan erregistratutako asentamentuak normalak dira, kontuan hartuta bertan paratutako hondakinak zein fasetan dauden, eta kontrol puntu horietatik gorako eremuan zabortegia ustiatzen jarraitzen dela. Asentamendu hauek nahiko desplazamendu horizontal esanguratsua dute, baina desplazamendu honen abiadura murriztuz doa. Gomendatzen da egungo auskultazio programa jarraitzea, frogatzeko ezpondaren mugimenduak gutxitzen direla".

2018an ere detektatu zuten mugimendua topografoek

2018ko Ingurumen Bigilantzia Programan ere, ondorioen atalean zera dio kontrol topografikoak: "Jarraitzen dugu detektatzen desplazamendu horizontal nahiko esanguratsuak kontrol mugarrietan, ezpondaren malkar handienerantz, baina auskultazioen hasieretatik hona, desplazamenduen abiadurak gutxitzeko joera du. 2018 honetan, atzeman da desplazamendu horizontalaren abiaduraren azkartze bat, segur aski berau goiko plataformaren betetze lanek eragingo zuten, goiko plataforma hau dagoelarik kontrol mugarrietatik gertu. Gomendatzen da hiru hilean behingo auskultazio programarekin jarraitzea frogatzeko mugimendu horizontalen bilakaera.

2020ko hainbat dokumentu

Urtarrilaren 21ean Verterrek Jaurlaritzara bidali zuen zabortegiaren I. Fasearen itxiera proiektua. Eranskinen artean dago egonkortasun proiektua, Lurtek enpresak egindakoa eta maiatzeko data daramana. Bertan, topografoek ondorioztatu zuten "zabortegia egonkorra zela, une horretako konfigurazioarekin".

Otsailaren 9an (zabortegia behera etorri, eta Jaurlaritzak egin zion eskaerari erantzunez) Verterrek bidali zion Jaurlaritzari 2018ko Egonkortasun txostena, Geyserrek egindakoa, eta honek ez du ondorioetan ezer aipatzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Eguneraketa berriak daude