Euskadiko elikadura osasungarrirako ekimenak deituriko kanpaina aurkeztu zuen, astelehenean, Jon Darpon Osasun sailburuak. Herritarren jateko ohiturak hobetu nahi dituzte, barazki eta fruta kontsumoa handituz. Bereziki gazteengan jarri dute fokua: %51k ez dute frutarik jaten egunero eta %82k ez dute barazkirik jaten.
Lehen helburuetako bat industria elikagaien atxikimendua lortzea da. Sei hilabeteren buruan, janaria saltzen duten makinetan elikagai osasungarri ere egon daitezen adostu nahi dute. Hala ere, eskoletako jangelei arreta berezia jarriko zaie: egunero 90.000 umek bazkaltzen dute eskoletan. Obesitateari aurre egiteko tresnak martxan badaude ere, jangelen kudeaketa adjudikatzeko baldintzetan aldaketak izango direla iragarri du Darponek. Janari “osasungarriagoa” eskaintzea da xedea.
Berdeago Azoka egingo dute martxoaren 22tik 24ra, Durangoko Landako Gunean. Energia-eraginkortasunaz eta kontsumo arduratsuaz kontzientziatzeko helburua du Jasangarritasunaren Euskal Azokak, ingurumena babesteko irtenbideak tarteko.
Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]
Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]
Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]