Jasangarritasunaren Euskal Azokak hamargarren edizioa egingo du asteburuan Durangon

  • Berdeago Azoka egingo dute martxoaren 22tik 24ra, Durangoko Landako Gunean. Energia-eraginkortasunaz eta kontsumo arduratsuaz kontzientziatzeko helburua du Jasangarritasunaren Euskal Azokak, ingurumena babesteko irtenbideak tarteko.


2024ko martxoaren 20an - 08:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Berdeago Energy izeneko guneak ingurumen-berrikuntza, eraikuntza eta birgaitze jasangarria, energia berriztagarriak, ekonomia zirkularra, mugikortasun jasangarria eta eraginkortasun energetikoa ditu ardatz.

Berdeago Nature izenekoan berriz, kontsumo arduratsuari lotutako gaiak izango dira oinarria: elikadura ekologikoa, biologikoa eta zero kilometrokoa, moda iraunkorra, kosmetika naturalak, produktu kontziente eta artisauak, turismo jasangarria edo finantza etikoak eta gizarte-ekintza.

80 erakusketari baino gehiago izango dira eta Zirkulo Berdea Gunean, bisitariek aukera izango dute parte hartzen duten enpresen mahaietara gerturatu eta esperimentatzeko, elkar ezagutzeko eta ikasteko.

Sare Berde Eguna

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, azken egunean, igandean, Sare Berde Eguna egingo dute: ekintza ugari antolatu dituzte, jasangarritasunari lotuak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude