JARRAIPENA | Euskaraldiak egunero uzten digu historia txikiren bat

Zuzeneko jarraipena
  • Oso zaila da esatea nola eragiten ari den bere osotasunean Euskaraldiak, baina sare sozialetan partehartzaileek diotenaren arabera, euskaldun askorengan ari da eragiten ekimena hainbat moldez. Herritar asko, halaber, azaleratzen ari da euskarak non ez duen presentzia eta Euskaraldian azaleratzen diren kontraesanak.

     

June Fernandezen bizipenak Euskaraldian

June Fernandez kazetari eta ekintzaile feminista elkarrizketatu dugu Euskaraldia dela-eta. Onintza Iruretaren blogean irakur ditzakezu 11 egun euskaraz bizitzeko hartutako erronkak eragin dizkion bizipenak.

 

Japoniako euskara ikasleak ere, Euskaraldiarekin bat

Tokioko Waseda unibertsitatean euskara ikasten ari den talde baten bideoa argitaratu du Azpeitiko Uztarria hedabideak. Hiromi Yoshida itzultzailearen ikasleak dira –japonieratik euskarara hainbat lan itzuliak ditu Yoshidak eta harreman estua du Azpeitiarekin–.

Je suis Trambus

Iritzi artikulu honetan Bea Salaberrik Euskara Elkargoa Je Suis Trambus autobus zerbitzuarekin egiten ari den hizkuntza politika salatzen du:

 

 

"Kostatzen ari zait"

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko Lehendakaria da eta honako txioan onartu du pertsona askorekin ohiturak aldatzea gaitza dela.

 

40 urte gaztelaniaz eta orain euskaraz
Galdakaoko ospitalean txapa gutxi
Euskaraldia vs Black Friday

El Salto Hordago hedabidean, Iruñeko Nerea Fillatek batetik Euskaraldia eta bestetik Black Fridayk transmititzen dituzten baloreen talka irudikatu du. Lotura honetan osorik irakurgai.

Lutxo Egiaren gomendioak "Berria"-ko elkarrizketa honetan
Azkue Fundazioak txapa digitala erabiltzea proposatu du

 

Europako Hizkuntzen Berdintasun Sareak zorte ona opa die Euskaraldiaren jarraitzaileei

Europako hizkuntza gutxituen babes eta sustatzea sustatzen duen ELEN Europako Hizkuntzen Berdintasun Sareak (European Language Equality Network) elkartasun mezua zabaldu die Euskaraldian parte hartzen ari diren 200.000 herritarrei:

 

Ertzainei Euskaraldiko txapak jartzea debekatu die Segurtasun Sailak

Segurtasun Sailak, ertzainei uniformean Euskaraldiako 'txapak ' jartzeko debekua ezarri diela zabaldu du ELA-Ertzaintzak. Sindikatuak debeku hau deitoratu du, eta erabaki hau "harriduraz eta penaz" jasotzen duela adierazi dio Segurtasun Sailari, Eusko Jaularitza Euskaraldiaren sustatzaile nagusienetako bat dela jakinik.

"ELA -Ertzaintzak Segurtasun Sailari erabaki hau, gaur bertan, alda dezan eskatzen dio. Honela ertzainek bere lanean euskararen sustatzaile, ahobizi eta belarriprest direla bisibilizatzeko aukera eduki dezaten".

ELAk zabaldutako irudian, agindua gaztelania hutsean ematen du Segurtasun Sailak.

 

Konfiguratu zure mugikorra euskaraz

LehenHitza.eus webgunetik hau ere, aplikazio eta webguneek zure gailuaren hizkuntza neurtzen dute eta horren arabera garatzen dituzte beren zerbitzu eta edukiak.

Zoritxarrez, mugikor asko erdaraz etortzen zaizkigu. Mugikor berria erosteko orduan, kontuan izan dezakezu ea euskaratzeko modurik ote duen. Hala bada:

ezarpenetara joan,

eta "euskara" aukeratu dezakezu mugikorraren hizkuntza bezala.

Edo errazagoa: ondorengo aplikazio hau jaisten baduzu, berak lagunduko dizu mugikorra euskaratzeko prozesuan (mugikorrak horretarako aukera ematen badu, noski: ikus mugikorren estatistiken atala). Oso erraza da! Pare bat minutuko kontua! Jaitsi eta probatu!

Aplikazioa instalatu dutenei esker dakizkigu mugikorren estatitika hauek, zein jar daitezkeen euskaraz eta zein ez.

Amets Arzallus "Orain denak daude euskararen alde, baita bere heriotza diseinatu eta praktikatu zutenak ere"

ETBk Euskaraldiaren harira egindako saioan, Edurne Azkaratek elkarrizketatu du Amets Arzallus Saran. Bertan eginiko adierazpen hauek asko zabaltzen ari dira sare sozialetan:

Amets Arzallus "Orain, eta Euskaraldian zehar ikusiko da, mundu guztia dago euskararen alde, baita euskararen heriotza diseinatu eta praktikatu zutenak, eta haien oinordeko denak ere.

Baina diskurtso horiek badute tranpa bat erdian, euskara onartzen dute baina bere eremutxoan, bere bazter horretan. eta ahal baldin bada trabarik egin gabe besteei. Hortik ateratzen denean, eta besteen pare jarri eta erdiguneratzen denean, orduan gatazkak sortzen dira. Eta gatazken aurrean, guk ere askotan konplexuz betetako diskurtsoak eta argumentuak ditugu.

Euskaldun batek beti bere burua justifikatu behar duela dirudi. Bai bere lagunarte hurbilean, edo parlamentu batean... euskaldunak beti darama berekin bere burua justifikatu beharraren zama. Eta zama hori benetan da nekagarria eta harrigarria. Nire ustez, justifikatu beharko balu norbaitek bere burua, ez dakienak justifikatu beharko luke. Baina ez, hemen erantsi diote zama hori, dakienari.

Gutxiagotasun horretatik atera behar badugu, eta menperakuntza honetatik behingoz, gure burua gutxiago justifikatu eta konplexurik gabe egin beharko dugu euskara erdigunera ekartzearen pauso hori, hierarkia kultural eta linguistikoak hautsi egin behar dira eta elkarren parean jarri behar dugu eta euskara ardatzera ekarri".

Laugarren minutuan dago irakurri berri duzun pasartea. Baina merezi du elkarrizketa osorik entzutea. 7 minutu dira guztira.

Nola konfiguratu nabigatzailea euskaraz?

Interneten nabigatzean, eman lehen hitza euskaraz, eta lehenetsi euskarazko edukia beste hizkuntza batzuen aurretik. Horretarako LehenHitza.eus webgunean, ordenagailua nola konfiguratu erakusten dute. Jarraian bertatik ekarritako azalpenak.

Zuk jakin ez arren, zure ordenagailuko nabigatzaileak lehenetsitako lehenengo hizkuntza erdarazkoren bat izan daiteke. Hala da euskaldunen gehiengoaren artean (%80-90etik gora). Zer egin dezakezu hori aldatzeko? Interneten lehenengo hitza euskaraz emateko, eta Interneteko edukien artean euskarazkoa lehenesteko?

Horretarako, zure nabigatzailearen ezarpenetara joan beharko duzu eta hantxe aukeratu "euskara", lehenetsitako nabigazio-hizkuntzen artean. Edo askoz errazagoa: instalatu "Lehen hitza euskaraz" plugina (oraingoz Firefox eta Chrome; laster Opera eta Edge). Oso erraza da; doan eta minutu batean!

Egin klik zure nabigatzailearen ikonoaren gainean eta instalatu plugina:

Firefox hemen.

Chrome hemen.

Ostiralero 'black friday' euskararekin

[Pello Zubiriaren blogean]

Juantxo Rodriguezek piztu dit argia 2019ko Euskara Ari Du-rako nire erronka zehazteko. (Udazken honetan Euskal Herria blaitu duen euskararekiko atxikimendu kanpaina tsunamitsuaren espejismoa amaitutakoan, lehen bezaintsu maizter segitu bainezake urtarrilaren 1ean nire buruari disziplin zorrotza ez jartzekotan). Hernaniko Rugby Elkarteko lehendakaria da Juantxo. Erretretan sartu ostean euskaltegian abiatuta, benetan euskara ikasi eta erabiliko duela bermatzeko bigarren urte honetan bere buruari ariketa zorrotza ezarri dio, horrelakoak dira kirolzale lehiakorrak: ostiraletan euskaraz hitz egingo du, ahal duen eran eta ahal duenarekin. Bilobarekin hasi da baina ezagutzen dutenei ere dei egin die laguntza eske. “Euskarazko black friday egin nahi dut ostiralero”. Mila esker, Juantxo. Nik ere nahi dut, baina ez dakit ausartuko naizen.

Euskaraldia datutan: Ia 200.000 lagunek eman dute izena

Baionan egin dute Euskaraldiaren hasiera ekitaldia.

Izena emateko bi baldintza bete behar zituzten partaideek: 16 urte baino gehiago izatea eta euskara ulertzeko gai izatea. Euskal Herriko 405 herritan eta ehunka entitatetan egon da izena emateko aukera, batzordeetan aritu diren milaka boluntarioei esker.

Guztira 196.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian. Hasiera batean antolatzaileek ahobizi bakoitzeko lau belarriprest lortu nahi bazituzten ere, partaideetatik %74ek ahobizi izango dira eta %26 belarriprest.

Lurraldez lurralde, hauek dira partaidetza datuak:

  • Araban 17.500
  • Bizkaian 68.500
  • Gipuzkoan 84.000
  • Ipar Euskal Herrian 5.500
  • Nafarroan 20.500

Partaideen ezaugarriei dagokienez, izena eman dutenen %63a emakumezkoa da, eta, adinari dagokionez, 16 urtetik gorako adin guztietako jendeak egingo du ariketa. Antolatzaileek azpimarratu dute gazteen artean harrera oso ona izan duela ekimenak. Honela banatu dira izen-emateak adin tartearen arabera:

  • 16 eta 25 urte bitartean ditu izena emandakoen %18ak.
  • 26 eta 35 urte artean %18ak.
  • 36 eta 45 urte artean %28ak.
  • 46 eta 55 urte artean %19ak.
  • 56 eta 65 urte artean %12ak.
  • 65 urte baino gehiago %5ak.

Ariketa prestatzeko aurrelanetan milaka lagun prestaketa saioetan aritu direla ere azaldu dute Euskaraldiko bozeramaleek, ahalduntze ariketa garrantzitsu bat izaten ari denaren erakusgarri modura.

Koordinazio taldean Euskaltzaleen Topagunea, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Hirigune Elkargoa aritu dira. Baina, hortaz gain, era guztietako 180 entitatek osatutako sustatzaile sarea izan du Euskaraldiak.

Berriak mapa batean txertatu ditu datuok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaraldia
2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Non molestatuko dut?

Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]


135.000 norbanakok eta 7.500 entitatek hartu dute parte Euskaraldian

"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


2025-05-15 | ARGIA
Ilusioa berreskuratu nahi du abiatu berri den Euskaraldiak

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Goiatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzailea
“Ez dira kontraesankorrak ahalegina eta Euskaraldian ilusioz parte hartzea”

Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Eguneraketa berriak daude