2018-11-23 10:45
Segurtasun Sailak, ertzainei uniformean Euskaraldiako “ txapak “ jartzeko debekau ezarri diela ezagutu du ELA- Ertzaintzak. Sindikatuak debeku hau deitoratu nahi du, eta erabaki hau harriduraz eta penaz jasotzen duela adierazi nahi dio Segurtasun Sailari, Eusko Jaularitza Euskaraldiaren sustatzaile nagusieneatako bat dela jakinda gainera.

Hortaz, ELA -Ertzaintzak Segurtasun Sailari erabaki hau, gaur bertan, alda dezan eskatzen dio. Honela ertzainek bere lanean euskararen sustatzaile, ahobizi eta belarriprest direla bisibilizatzeko aukera eduki dezaten.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.