Jarki eta Eusko Ekintzaren arteko elkarlanaren hasiera izango da Albertia Eguna

  • Abuztuaren 15ean ospatuko dute Legutioko Albertia mendiko tontorrean eta Gazteluako hariztian. Eusko Ekintza eta Jarki antolakundeek agiri bateratua kaleratu dute.


2020ko abuztuaren 10an - 10:46
2016ko Albertia Eguna. Argazkia: Eusko Lurra Fundazioa

Oroimen historikoarekin lotutako itzal handiko ekitaldia da Albertia eguna, frankismo garaitik urtero antolatu du ANVk. Alderdi politikoaren legez kanporatzearen ostean, Eusko Ekintzak hartu du lekukoa. 1936ko gerran Legutio inguruan gertatu zen gatazkarik gordinena Euskal Herrian. Faxismoari aurre egiteko Albertian hainbat indar politikotako gudari eta milizianoak batu izana gogorarazi dute antolatzaileek, gaur egun ere elkarlanaren beharra azpimarratzeko.

Ezker independentistako antolakundeen artean "mesfidantza eta banaketa" direla nagusi diote Eusko Ekintzak eta Jarkik batera kaleratutako dokumentuan. Horrela, diote, ezinezkoa izango da alternatibarik gorpuztea; horregatik, "beharrezkoa da zubiak eta lankidetzarako esparruak ehuntzeko baldintzak sortzen joatea". Ildo horretatik, "lankidetzaren emaitza gisa" ikusten dute. Jarki eta Eusko Ekintzaren arteko lankidetza ez da puntuala izango, eta Albertiakoa izango da lehen ekimen bateratua.

Abuztuaren 15ean, larunbatean, 12:00etan Albertiako tontorrean gudariak omenduko dituzte eta 13:30ean Gaztelua herriko hariztian ekitaldi politikoa egingo dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Ekintza
2020-10-04 | Axier Lopez
Jardun
"Garrantzitsuena indarrak batzea da Euskal Herri langilearentzat alternatiba politikoa sortzeko"

Legutioko Albertia mendian 1936ko gudariei egiten zaien aurtengo omenaldia aukeratu dute Jardun koordinadora ezkertiar eta independentistaren sorrera irudikatzeko. Haren atzean bi indar dira. Batetik, tradizio politiko luzea duen Eusko Ekintza eta plazara lehen aldiz iazko... [+]


Faxismoak eraildako 36ko militanteen bigarren heriotza: Jose Plazerren kasua

Hainbat talde soziopolitiko historikoren zein herri mugimenduren hamarkadetako lan eskerga eta ahaztuaren bidez, “Oroimen historikoa” gure jendartean “modan” jartzen ari da azkenean. Gauzak horrela, denbora luzez gaiari jaramon handirik egin gabeko... [+]


2016-07-05 | ARGIA
Herritarren Batasuna aldarrikatu zuen Eusko Ekintzako Gomezek Albertian

“Batasuna borrokan, herritar batasunaren garaia da” lelopean ekitaldi politikoa egin zuen Eusko Lurra Fundazioak iragan igandean, uztailak 3, Albertia mendian.


2013-02-17 | Mikel Asurmendi
Arritxu Santamaria / Nekane Garmendia
"Guk ez dugu ikusten garai berri batean gaudenik"

Eusko Ekintza alderdi berriko kideak dira Arritxu Santamaria (Zumaia, 1956) eta Nekane Garmendia (Ordizia, 1953). Lehena, 2003-2006ko bake prozesuko Konponbiderako Mahaiaren koordinatzailea izan zen. Bigarrena EH Bilduko zinegotzia da Ultzaman. Ezker abertzalearen herri... [+]


Eguneraketa berriak daude