ARGIA.eus

2021eko irailaren 24a

Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrena gogoratuko dute Hondarribian

  • Emakumeek ere alardean desfilatu ahal izatea helburu, duela 25 urte atera zen lehen aldiz Jaizkibel konpainia Hondarribian. Aurtengo irailaren 8an ez da alarderik izango, baina elkarretaratzea egingo dute, “1996 urrun hartan, alarde parekidearen aldeko aldarria kaleratu zeneko unea gogoratzeko asmoz”.

ARGIA @argia
2021eko irailaren 07a

Elkarretaratzea 12:30ean deitu du Jaizkibelek, herriko jaien egun handian, Martxoak 8 plazan. “Nork bere kartela eraman dezan aurreikusi dugu, bakoitzak nahi duen leloarekin”, eta lepotik zintzilik konpainiaren zapia eramatera gonbidatu dute jendea. Bukaeran, bertaratutako guztien argazkia egingo dute.

Alardeko 22. konpainia izateko eskaera

Hain juxtu, proposamena egin du aurten Jaizkibel konpainiak. Azken xedea konpainia guztietan emakumeak onartuko dituen alarde parekidea lortzea bada ere, erdibideko eskaria egin dute: Jaizkibel alarde tradizionalean integratu eta 22. konpainia izatea. Horrela azaldu du erabakia Hitzan Oihana Etxebarrieta Jaizkibel konpainiako kapitainak: “Urrats hau dezente egindako lanaren ondorio da. Argi dago gure helburua dela alarde bakarra, parekidea eta publikoa, baina prozesu horretan mahai gainean jartzen egon ginen Jaizkibelgo batzarretan egon zitezkeen aukerak. Tartean ere ikusi genuen Jaizkibel bere garaian konpainia bezala sortzen denean Juana Mugarrietakoek egiten duten hausnarketaren ondorio dela: ‘Orain ez dugu lortuko, beraz, erdibideko pauso bezala goazen konpainia bat sortzera’. Egiten dugun aldaketa ondokoa da: ‘Goazen konpainia honekin gainontzeko guztiekin parte hartzera, eta besteek egin dezatela egin beharreko prozesua egin behar duten momentuan’”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hondarribiko alardea  |  Feminismoa

Hondarribiko alardea kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude