Jaizkibel konpainiak elkarrizketak berrartzeko deia egin du

  • Elkarrizketa bideratzeko Hondarribiko Udalak kontratatu zuen bitartekariak adierazi du "baldintzarik ez dagoela, elkarrizketaren oinarriei" heltzeko. Jaizkibelek saiakera "sendoagoa" egingo duen bitartekaritza bat finantzatzea proposatu die Hondarribiko Udalari eta Gizpuzkoako Foru Aldundiari. Bien bitartean irailaren 8ko alardean "errespetua" eskatu du.


2019ko abuztuaren 08an - 15:57
Argazkia: Idoia Zabaleta / Argazki Press

Jaizkibel konpainiak prentsa oharra kaleratu du herrian alardearen inguruan hitz egiteko sortutako "azken topaketa-gunearen hausturaren aurrean". Asteartean, udalak kontratatutako Jenny Pearce bitartekariak oharra argitaratu zuen. Pearceren ustez aurrera pausuak izan dira, baina ez omen dago baldintzarik "elkarrizketaren oinarriei heltzeko, eta topaketa alde guztientzat modu lasai eta emankorrean eman dadin".

Jaizkibel konpainiak gogoratu du Pearcek adierazi ziela prozesuaren oinarrietako bat "diskrezioa" dela, "prozesuaren hasieran, bitartean eta ondoren". Aldiz, "ezezagunak zaizkigu zeintzuk diren bitartekariak aipatzen dituen elkarrizketarako lortu beharreko oinarriak, parte hartzaileekin ez baitira datu horiek partekatu".

Jaizkibelen ustez, gertatutakoak "gure komunitatean bizi dugun elkarrizketarako kulturaren gabezia erakusten du". Baina oraindik aukerak daudela adierazi du. Bide horretan, Hondarribiko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari proposatu dio bitartekari eta bitartekari talde berri bat finantzatzea, "topaketa honetan erabili dena baino denbora gehiago eta planifikazio sendo bat egiteko aukera" emango lukeena.

Parekidetasunaren aldeko konpainiak Alardearen "gatazkan" hondarribiar "gehienak" inplikatuta daudela iritzi dio. Horregatik, konpainiez harago, elkarrizketa "Hondarribiko gainontzeko gizarte taldeetara" zabalik egon behar duela defendatzen du.

Hurbil dago aurtengo irailaren 8ko alardea. Elkarrizketak berriz ere abiatu bitartean, egun horri begira "errespetua" eskatu du Jaizkibel Konpainiak. "Bide guztian eta, bereziki, Kale Nagusian. Azken 14 urteetan sufritzen daramagun ikuskizun penagarria gerta ez dadin".

Elkarrizketa saiakera ugari

Oharrean Jaizkibelek gogorarazi du urte hasieran Gipuzkoako Foru Aldundiak "elkarrizketak bultzatzeko Hondarribiko talde askoren arteko parte hartze prozesu zabala" hasi zuela. Prozesua amaitu zen "inolako jakinarazpen ofizialik jaso gabe". Tartean, Alarde Fundazioak beste elkarrizketa prozesu bat proposatu zuen, alkatea izango lukeena bitartekari gisa. Jaizkibelek baiezkoa eman zuen, baina baldintza batzuk ezarrita, tartean bitartekaria denon artean adostutako izatea. "Azkenean elkarrizketak Hondarribiko Udalak antolatu eta ordaindu zituen", eta orduan izan zen kontratatua Jenny Pearce bitartekaria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


"Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?"

Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]


Hondarribiko hurrengo alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.


Guztion Alardeak egindako proposamenekiko desadostasuna agertu du Alarde Fundazioak

Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.


Eguneraketa berriak daude