Jaizkibel konpainiak alardearen formatu tradizionalean hartu nahi du parte

  • Emakumeak onartzen dituen konpainiak desfile nagusiaren barruan egon nahi du 2022tik aurrera. Hondarribiko alardearen auziari konponbidea bilatzeko pausoa dela adierazi du elkarteak.


2021eko uztailaren 19an - 06:29
Azken eguneraketa: 08:32
Jaizkibel konpainia 2019ko alardean. Argazkia: Eitb
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hondarribiko alardeak orain duen formatuan parte hartzeko prest dagoela adierazi du Jaizkibel konpainia parekideak. 2022tik aurrera, alardeko 22. konpainia izateko eskaria egin du Ixabel Alkain kapitain ohiak uztailaren 16an udaletxearen parean egindako agerraldian. 

“Alarde bakar, parekide eta publikoaren” alde badaude ere, elkarrizketari bidea emateko pausotzat ikusten dute erabakia. Agerraldian esan dutenez, auziari “konponbidea” bilatzeko elkarrizketak zailak izan dira orain arte; ostiralean, akordio batera heltzeko, Hondarribiko Udalari “irtenbide adostu bat babes dezan” eskatu diote. Izan ere, erakundeen eta alderdi politikoen babesa bilatzea ezinbestekoa dela gogoratu du Jaizkibelek, Emakunde-k egindako ikerketa bat gogora ekarriz.

Guztientzako jaiak

Aurtengo desfilea bertan behera gelditu da osasun egoeragatik. Baina, 2022ko irailaren 8ra arte, hainbat ekintza antolatuko dira festa nagusiaren ordez. Jaizkibelek guztietan parte hartuko duela adierazi du, eta elkarrizketarako baliatuko duela datorren urteko alardera arte gelditzen den denbora. Bitartean, jaiak batera ospatzeko deia egin dute elkartetik: “festek hondarribiarron batasuna sendotzeko balio behar dutelako, ez zatiketarako”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
Eguneraketa berriak daude