Espainian justiziak torturararen ikerketari ematen dion garrantzia ongi ikus liteke Ander Maeztu Iruindarraren ikerketaz epaileak egiten dituen galderetan. Jaione Karrera gaztearen abokatua zazpi poliziaren deklarazio hartzean izan zen hilaren 23 Madrilen eta Euskalerria Irratian ematen du horren berri.
Azalpen gutxi eman dituzte”, nabarmendu du Jaione Karrerak. "Epailearen jarrera ez da batere bultzatzailea izan behar bezala ikertzeko tortura salaketa", gaineratu du. Euskalerria Irratiko albistegian hitz egin zuen Karrerak asteartean deklaratu baizuten Madrilgo Auzitegi Nazionalean Espainiako Poliziaren zazpi agentek tortura salaketa bat tarteko. Ander Maezturen salaketengatik pasa behar izan dira epailearen aurretik. Dena dela, Karrera kexu azaldu da "deklarazio oso mugatua" izan delako. Epaileak poliziei galdetu dien bakarra da ia zergatik deklaratu beharra zuten eta abokatuaren galderei ez diete erantzun nahi izan, esan du Karrerak.
"Mehatxu, irain, tratu txar edo torturak ikusi edo bultzatu ote zituzten galdetu diete zazpiei eta guztiek ukatu egin dituzte. Ez die deus gehiago galdetu", esan du. Diligentziak egon ote ziren edo nola egon zen atxilotua ere ez du jakin nahi izan epaileak, ez die halakorik galdetu behintzat. "Konstantzia badago, espetxeko medikuaren txosten batean ukondoan kolpe handia zuela Maeztuk, baina, hori argitzeko ere ez diote deus galdetu".
Auzi hau artxibatu eta berrireki dute hiru aldiz. Polizien deklarazioa hartu dute gaur eta Ander Maezturen medikuaren auzi txostena falta da. Ondoren, epaileak zein jarrera hartzen duen ikusi beharko da.
Atxilotu ostean edo espetxean zirela polizien eskuetan izandakoak kontatu eta salatu dituzte behin eta berriz. Gutxi ikertu dira, edo ia batere ez.
2010ean atxilotu zuten Maeztu eta lau egunez izan zen inkomunikatua. Segi gazte erakundeko kidea izatea leporatu zioten, eta Segi legez kanpokotzat jotzen zuten ETArekin harremana zuela argudiatuta. Maezturekin batera beste 27 kide ere izan ziren atxilotuak, Segi edo Ekineko kide izatea leporatuta. 28ak libre! Eskaerak iraun zuen luze. Angela Murillo izan zen euren epailea. 2014an deklaratu zuten eta torturak salatu zituzten.
(Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta)
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.
Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.
Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.
Larunbatean prentsaurreko bateratua eman dute Egiari Zor Fundazioak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Iratxe Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek. Ostegunean ezagutu zen sententzia mugarria dela adierazi dute hirurek. Larrartek adierazi du Estrasburgoko epaitegira... [+]