“Izugarri handitu dira abokatu eta mediku gastuak, eta ezin ditugu senideen esku utzi”

  • "Kinkea" egitasmoaren bigarren produktua jarri du salgai Etxerat elkarteak, presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzeko. Ostegunean aurkeztuko dute, 19:00etan Hernaniko Biteri kultur etxean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 17an - 08:47
Nati Telleria eta Urtzi Errazkin, kartelarekin eta bigarren litografiarekin (Arg: Urumeako Kronika)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urtea hastearekin batera jarri zuen martxan Etxerat elkarte­ak Kinkea izeneko egitasmoa; produktu promozio bat, pre­­soen asistentzia juri­dikoa eta osa­­sun asistentzia ber­ma­tze­ko dirua biltzeko.

Zehazki, hiru hilean behin litografia banaren 20.000 ale jarriko dituzte salgai, eta da­go­­eneko eskuratu daiteke bi­ga­rrena, Ja­vier Etayo Tasio artis­tak egina. 25 eu­roan dago sal­gai, Etxeraten webgunean eta elkar­teak Her­nanin duen egoi­tzan; eta asmoa da, herri­ko taberna eta komertzioetan ere jartzea.

Litografia erosten dutenei, gainera, zenbaki bat emango zaie, ekainaren 21ean egingo den zozketan parte hartzeko. 139 sari izango dira guztira: 20.000 euroko sari nagusia, 5.000 euroko hiru sari, 1.000 euroko 15, 500 euroko 20, eta 100 euroko 100 sari.

"Senideok asumitu ezin dugun gastu bat da hori"

Bere sorreratik zeukan aurre­ikusita Etxeratek, asistentzia ju­ridikoa eta osasun asis­ten­tzia bermatzea presoei; baina arrazoi ekonomikoengatik, ezin izan dute egin. Orain, apustu haundia egin eta hori ber­ma­tzea erabaki du Etxeratek, egungo baldintzetan, premiak areagotu egin direlako, eta gastuak "izugarri" haunditu: "dispertsioak asko areagotu du gastua, ez da gauza bera Basa­u­rin asistitzea edo Sevillan; eta gogoratu behar da, 23 pre­so daudela larri gaixo, eta 90etik gora osasun arazoekin", dio Urtzi Errazkinek, Etxerateko bo­ze­ra­maile eta Ugaitz Errazkin presoaren anaiak; "eta ezin ge­nuen hori seni­de­en esku utzi".

"Senideok asumitu ezin du­gun gastu bat da", gaineratu du Nati Telleriak, Ugaitz Erraz­kinen amak: "hori ken­duta ere, hilean 1.200 euro gas­ta­tzen di­tugu batazbeste, bidaietan; eta horri gehitu behar zaio, pre­soek behar dutena, bal­din­tza erdi duinetan bizitzeko. "Guri, zorionez, ez zaigu tokatu osa­sun asistentzia behar izatea; baina juridikoa bai. Hiru hile­an behin epailearen aurrera azal­du behar zuen, eta abokatua Pari­se­ra joan behar izatea dirutza da; batazbeste, hilean 200 euro. Horregatik, lasaita­sun haundia ematen digu Etxe­ra­ten laguntzak. Eta oso ga­rran­tzitsua da, familiaren eta la­gu­nen laguntza ere, be­raiek gabe ezingo genuke", dio Telleriak.

"Oso garrantzitsua da, abo­katuak konfiantzazkoak izatea, judizialki; eta zeresanik ez medikuak. Bestela, kasurik ere ez diete egiten askotan. Berez, espetxeak bermatu behar luke osasun asistentzia duina, bai­na zoritxarrez ez da horrela", dio Urtzi Errazkinek.

Egitasmoa herritarrei aurkezteko, ostegunean zita

Kinkea egitasmoa aurkezteko, eta herritarren zalantzak eta galderak argitzeko, etzi jarri dute zita, 19:00etan Biterin. Bertan izango dira Urtzi Erraz­kin bera, Aiert Larrarte abo­ka­tua, eta Fernando Arburua psi­ko­logoa, Jeiki Hadi mediku taldekoa. Aurkezpen horretara animatu dituzte herritarrak, irekia izango baita.

"Azaleratu nahi dugu, pre­mia badagoela, asistentzia hori bermatzeko, %100ean. Eta be­ra­ien laguntza behar dugula; beti erakutsi duten elkar­ta­su­na­ri, beste pausotxo bat eska­tu nahi diogu".

Albiste hau Urumeako Kronikak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


2025-07-23 | Hatortxu Rock
Egon ez zaren lekuetara itzultzeko
MULTIMEDIA - film laburra

Hirugarren graduan dagoen preso baten eta bere ilobaren mendi bueltan girotutako laburmetraia aurkeztu du Hatortxurockek. Kalera irteten diren presoei harrera duina emateko beharra aldarrikatu nahi dute lan honekin.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


"Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea"

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak "borrokaren zilegitasuna" ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek 'Puzzlea osatu arte' ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Eguneraketa berriak daude