Askotarikoak izan dira azken asteotan Euskal Herriko zein Espainiako estatuko prentsan ikusi ditugun titularrak (susmagarriki, hauteskunde kanpainaren bezperetan): “Durangoko emakumeak askeago egingo dituen botoia”, “nola saihestu eraso matxistak klik batekin”, “mehatxatuak sentitzen diren emakumeentzako botoia”... Bai, Durangoko udalaren azken iragarpenaz ari gara: Izuaren aurkako botoia deitu diotenaz.
Eraso matxistak saihesteko, GPSdun geolokalizatzaile bat daraman gailu batekin ibiltzea proposatzen digute; geure burua arriskuan ikusiz gero, botoia klikatu eta udaltzainak gu “salbatzera” agertu daitezen.
Berria irakurtzean, hainbat galdera etorri zaizkigu burura: Nor kontrolatzen du aparatu honek? Nork dauka eraso sexisten erantzukizuna, edo gordinago esanda, nork erasotzen gaitu? Noiz jarriko da fokua erasotzaileengan? Zer behar dugu emakumeok* babestuak sentitzeko?
Paradoxikoki, botoia aurkeztu zuten astean bertan, gure herriko emakume* bat erasotua izan zen, bere mutil lagunarengandik. Bere etxean, bere ohean. Badirudi erasotzaileak ez direla soilik toki ilunetan edo mendian agertzen diren ezezagunak.
Indarkeriaren atzean, hau sostengatzen duen gizarte-egitura oso bat dagoela badakigu honezkero. Indarkeria matxistarekin amaitu nahi badugu, sistema heteropatriarkala suntsitu behar dugu, eta harreman osasuntsuak eta bizitza bizigarriak bermatuko dituen gizarte feminista eraiki. Bide honetan, errotiko neurriak exijitzen dizkiegu instituzioei; hezkidetza plan integral eta iraunkorrak, emakumeok ahalduntzera begirako proposamenak, erasoen erantzukizuna geure gain jartzeari uztea.
Indarkeria jasanez gero artatuak izango garen instituzioetan (polizia, osasun zentruak, zerbitzu sozialak…) formakuntza eskatzen dugu; salaketa jartzera goazenean oztopatuak ez izateko, gure kontakizuna zalantzan ez jartzeko, merezitako babesa eta tratu ona jasotzeko.
Emakumeok* zaurgarriak eta biktima potentzialak garenaren iruditeria elikatzen duten neurriek ez digute balio. Kontrol mekanismoek ez gaituzte sekula babestuko. Horregatik, autodefentsa feministan sakontzen jarraituko dugu, modu autonomo eta kolektiboan antolatzen eta ahalduntzen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]