Emakumeak borrokan

Izaro, emakumeen areto-futbol taldean jokatzen lehenengo transexuala

  • Leioa Maia areto-futboleko jokalaria da Izaro Antxia. Igandean bere lehenengo partidua jokatu zuen San Inazion bere taldeko beste emakumeekin batera. Espainian federatutako partidu ofizial bat jokatzen duen lehenengo pertsona transexuala da.

Uriola.eus @uriolaeus
2016ko apirilaren 11
Izaro Antxiak bere antzeko egoeran daudenak animatu nahi ditu aurrera egin eta saiatzera (argazkia: Uriola.eus).

Zelaira irten baino apur bat arinago, San Inazioko kiroldegian zegoela, “urduritasuna” adierazi zuen elkarrizketatzera joan ziren kameren aurrean, nahiz eta partiduan bertan “erlaxatuago” sentitu.

Izaro, izatez Gorka izenarekin jaio zen. Igandean lehenengo partidu ofiziala jokatu ahal izan zuen pare bat aste aurretik jasotako NAN berriari eta bere taldearen laguntzaz aldatutako identitate femeninodun fitxari esker. Badira bi urte prozesu "luze eta gogorrarekin" hasi zela. Oraindik ez du guztiz bukatu emakume izateko prozesua. Aurrera jarraitzeko prest agertu da Izaro. 

Informatikoa lanbidez eta Bizkaiko Portugaleteko herritarra, haren familiaren laguntza beti jaso izan duela adierazi du, baita futbol taldeko kideena ere. Bere antzeko egoeran bizi denari esan nahi dio “aurrera egin behar dela, saiatu behar dela. Zerbaiten zain geratzen baldin bazara ezer egin gabe, ez da betetzen”.

Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Transexualitatea  |  LGBTI  |  Futbola  |  Bilbo

Transexualitatea kanaletik interesatuko zaizu...
Bea Sever
"Pentsaezina zena lortu dugu: adingabekoen transexualitatea gizarteratzea"

Chrysallis Euskal Herria taldeko kideek NAIZEN Adingabe Transexualen Familien Elkartea aurkeztu zuten 2019ko urtarrilean, Donostian. Bea Sever algortarra talde horretako kidea da eta aldaketa horren nondik norakoez mintzatu gara beragaz.


2019-04-02 | ARGIA
Claudia Vera Peruko ekintzaile transexuala tiroz hil dute

Martxoaren 30eko larunbat goizaldean, Transexualen Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan, kalean tirokatu zuten.


Mapatxeak eta mandarinak

Nafarroako oraingo gobernuko Hezkuntza Departamentuari izena aldatu beharko liokete, eta Hezkuntza Zaila jarri. Ez dut ortografia-hutsegitea egin, ez. Sail da sinonimoa, baina hizki aldaketak definituko luke departamentuak jasaten duen guztia zeozer proposatzen duen bakoitzean.

Departamentuak inkesta batean ikasleei sexua markatzeko eskatzen die: neska, mutil, bertze aukera batzuk. Oraingoan ere Ana Beltran PPkoak bota du perla, ornitorrinko ere izan litezkeela Nafarroako ume eta gaztetxoak... [+]


2019-03-03 | Sonia González
Geure izanari uko

Lau urteko neskato batek amari mutila izan nahi zuela azaldu zion duela gutxi. Izan ere, suhiltzailea izan nahi du Esmek. Historia hori sarean zabaldu eta telebistara arte egin zuen salto, Bizkaiko emakume suhiltzaileek umearentzat grabatutako bideo ederra dela eta. Itzela izan zen hainbat tokitatik jaso zituen erantzunak. Hainbat emakumek errealitatea erakutsi zioten, zeren eta, errepresentazio publiko eta sozialetik ezabaturik gaudenez, existitzen ez garela ematen baitu. Latza da benetan... [+]


2019-01-28 | Iñigo Igartua
'Naizen' jaio da, Adingabe Transexualen Gurasoen Elkarte berria

Donostian, aldarrikapenez beteriko ekitaldian aurkeztu dute orain arte Chrysallis izena izan duen elkartearen izen eta irudi berria. Duela lau urte zortzi familiak osatzen zuten elkartea, gaur egun 100 dira jada.


2019-01-22 | ARGIA
Chrysallis Euskal Herria elkarteak ibilbide berria iragarriko du larunbateko jaian

Antolaketa modua, izena eta irudia aldatuko ditu transexualitate egoeran dauden adin txikiko gurasoen elkarteak. Aldaketon berri emateko jaia antolatu du Donostiako Principal Antzokian, urtarrilaren 26an.


2019-01-02 | Iñigo Igartua
New York-ek "X" sexuarekin erregistratzeko aukera ematen du, ez gizon ez emakume

New Yorken jaio edo bizi den edonork du 'X' sexuarekin inskribatzeko aukera. Horretarako, ez da mediku-ziurtagiririk aurkezteko beharrik izango.


"Girl". Ispiluko hori ez naiz ni

Zeinen sotil, zenbat ñabardurekin, kontatzen digun Girl filmeko zuzendariak protagonistaren sufrimendu isila; zeinen natural lortzen duen ikusleok sufrimendu horrekin bat egitea, gorputz arrotzean bere burua ezagutzen ez duen nerabearen bakardadea ulertzea. Besteei “ongi nago” errepikatu eta irribarre eginagatik handia izan baitaiteke ezkutuan daramagun ezinegona.


2018-09-13 | ARGIA
Genero Identitate Legea onartu du Txileko diputatuen ganberak

Hamabost ordu iraun ditu lege proiektua onartu ala ez erabakitzeko asteazkenean egindako saioak. Legearen aldeko apustua nagusitu da, 95 diputaturen botorekin. Kontrako botoak 46 izan dira.


2018-07-13 | ARGIA
Adin txikiko baten aurkako bazterketa transfoboa salatu dute Gesaltza-Añanako igerilekuetan

Arabako Gesaltza-Añanako igerilekuetako sorosleak bainatzea debekatu zion adin txikikoari, soina estaltzen zion kamiseta bat jantzita eramateagatik. Baztertutakoaren lagunek kolektiboki erantzun zioten erasoari.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude