Itzartu Sopelako emakumeen kultur elkarteak agur esango du belaunaldi-erreleborik ez duelako

  • Hiru hamarkadaz emakumeentzako hainbat jarduera antolatzen aritu eta gero, Itzartu elkarteko kideek taldea desegitea erabaki dute, lanagaz jarraituko duen belaunaldi-erreleborik ez dutelako. Agur esateko, domekan Itzartuko antzerki-taldeak azken emanaldia eskainiko du Kurtzio kultur etxean.


2022ko martxoaren 23an - 08:42
Argazkia: Sopelako Udala
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Itzartu emakumeen elkarteak hainbat jarduera, tailer eta kultur ekintza antolatu ditu Sopelan, 1991n sortu zutenetik. Pili Serrano Itzartuko presidenteak baieztatu duenez, "elkarteak bere hasierako helburuak gaindika bete ditu". Dionez, elkartea eratu zenean udalerrian ez ziren horrelako jarduerak egiten emakumeentzako eta elkartea eskaintza sortzen hasi zen: "Adibidez, Sopelan ez zegoen igerilekurik, beraz, Mungiakora joaten hasi ginen".

Horretaz gain, emakume sopeloztarrak elkartzeko eta hainbat jarduera antolatzeko baliatu dute elkartea, eta lortutako emaitzakaz oso pozik daudela adierazi du du Serranok: "Azpimarratuko nuke emakume asko etxetik ateratzea lortu dugula, eta gainera oso modu independentean antolatu gara". 

Serranok azaldu duenez, elkartea uzteko erabakiak arrazoi sinplea dauka: "Ez dago inor gure lanaren erreleboa hartuko duenik, beraz, disolbatzea bakarrik geratzen zaigu". Erabaki tamalgarria dela adierazi du, baina gaur egun elkartean dauden kideak oso nagusiak direla dio eta COVID-19ak ere kalte handia egin die. Mertxe Pérez elkarteko diruzainak deitoratu duenez, elkarteko jarduerak antolatzeak lan handia suposatzen du eta doan egiten dute: "Egiten dugun lana ordainduta balego ilara egongo litzateke elkartean sartzeko". Adierazi dute elkartea kudeatzeak inplikazio handia suposatzen duela, baina deitoratu dute ez dutela beraien erreleboa hartuko duenik aurkitu: "Jendeak jardueretara joan gura du, baina atzean dagoenaz inor ez da arduratzen".

Serranok laburbildu duenez, "hasiera duen guztiak amaiera ere badu". Hala ere, denbora horretan egindako jarduerak oso positiboak izan direla dio: "Lan handia egin dugun arren, oso etapa ona, aberasgarria eta polita izan da".

Agur esateko antzerkia

Agur moduan, domekan honetan, martxoaren 27an, Amigas desgraciadas obra antzeztuko dute Itzartu taldeko antzerki-taldeko kideek. Fernando Ansoleaga taldeko zuzendariak azaldu duenez, antzerki-taldea 1993an sortu zuten Itzartu taldeko emakume batzuek, "maitasunez eta ahaleginez interpretatzeko zuten zaletasuna askatzeko". Gaineratu duenez, hainbat emakume pasatu dira talde horretatik, eta oraindik jarraitzen dutenek eskerrak eman gura dizkiote publikoari, urteotan emandako maitasuna eta errespetuagatik.

Horretaz gain, Itzartuk sortutako genero-ikuspegiko zenema-zikloak mantenduko dituztela azaldu dute, Udaleko Berdintasun sailak hartu baitu hori antolatzeko ardura.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Istorio ikusezinen bozgorailu izango da Bilboko Film Sozialen jaialdia

Bilbok berriro ere zinema konprometituaren epizentro bihurtuko da urriaren 16tik 23ra, Film Sozialak Zinema Ikusezina Nazioarteko Jaialdiaren 17. edizioarekin.


Ikusi Mikusi festibala
Haur eta gazte literaturak Sara hartuko du gaurtik aitzina

Bosgarren edizioa ospatuko dute ostiral eta larunbat honetan. Gaur eskolen eta profesionalen eguna izanen da eta publiko zabalagoari irekiko dizkiete ateak bihar. Euskara hutsezko azoka horren baitan, hamahiru euskal argitaletxe eta 60 bat animazio topatuko ditu bertaratzen den... [+]


Txiki eta Otaegi Valentzian

Ahanzturaren leizea

Paco Roca eta Rodrigo Terrasa

Itzultzailea: Bego Montorio

Astiberri, 2024

------------------------------------

Zer gertatzen da Ahanzturaren leizea Txiki eta Otaegiri buruzko polemika betean irakurtzen denean? Guri iruditu zaigu ez dagoela momentu... [+]


Ea zer gertatzen den, edo zer gertatu da hemen?

Lohi Ensemble

Non: Montehermoso Kulturunean

Noiz: Irailaren 28an

-------------------------------

Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]


2025-10-09 | ARGIA
Erraldoi eta buruhandiek lagunduta aurkeztuko du ARGIAk 'Abentura erraldoia. Hegan' liburua

Bidasoako erraldoi eta buruhandien kalejira eta dantza ostean aurkeztuko dute Adur Larrea eta Gorka Bereziartuak Abentura erraldoia. Hegan liburua Irunen, urriaren 18an (larunbata), 17:30ean.


Euskal Herriko hainbat musika taldek bat egin dute Spotify-ri boikot kanpainarekin

Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


XIII. mendeko moda orrazi batean

Eskoziako Highlandseko Eilean Donan gazteluan, XIII. mendeko orrazi bat aurkitu dute, ilea zehaztasunez banatu eta orrazkera elaboratuak egiteko erabiltzen zuten gravoir bat.

Baina aurkikuntzaren garrantzia ez datza piezaren funtzioan, dekorazioan baizik: kirtenean emakume... [+]


"Kontentzio ariketa izan da pelikula hau egitea"

Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) Kirmen Uriberen nobelan oinarrituta, Karmele pelikula zine aretoetan estreinatzear da Asier Altuna (Bergara, 1969). Lehen lurreratzea Donostiako Zinemaldian izan du, eta bertako ateak ireki orduko eman dio elkarrizketa ARGIAri, goizean... [+]


Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da

Neskenegun arratsan Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da herritarrei. Herriko gela gainezka zen eta kargudun ezberdinen hitz hartzeen ondotik herritar bakotxak bere izena eman du izan arizale ala laguntzaile izaiteko.

 


Nora joan dira mutilak?

Emakumeak plazak hartzen hasi direnean herri askotan mutilak desagertzen hasi dira. 10-15 urteren buruan gizonek bakarrik dantzatzen zituzten dantzak ia emakumeek soilik osatutako dantzari taldearen esku gelditu dira. Badirudi gizonezkoei plaza emakumeekin konpartitzea ez zaiela... [+]


2025-10-07 | Bertsozale.eus
Eneko Lazkozek irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen faseko lehen saioa, Auritzen

Azaroaren 1ean Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du Etxarri Aranatzeko bertsolariak. 120 bat bertsozale bildu dira Aurizko Kultur Etxean, txapelketako lehen saioa bertatik bertara jarraitzeko.


Eguneraketa berriak daude