Itota hil da 17 urteko gazte bat Sarriako putzu batean

  • Urduñako adin txikikoen zentrokoa zen gaztea, eta haiekin irteera batean zegoela hil da, bainatzen ari zela, ostegun arratsaldean.


2022ko uztailaren 8an - 14:03
Sarriako putzuak, artxiboko irudian. / Argazkia: Eitb media.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ertzaintzak jakinarazi du ostegunean 17:30 aldera 17 urteko mutil bat hil dela Arabako Sarriako putzu batean, bainua hartzen ari zela. Bertara salto egin eta ateratzen ez zela ikusi zuten kideek. Bizkaiko Urduñako adin txikikoen zentro batekoa zen gaztea, eta beste kide batzuekin batera antolatutako irteera batean zegoen Sarriako putzuetan, Baia ibaian.

Suhiltzaileek atera zuten uretatik, baina ez zuten lortu berpiztea. Autopsia egiten ari dira forentseak, eta Ertzaintzak ikerketa ireki du jazotakoa argitzeko. Hipotesi nagusia da ito egin zela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Heriotza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!