Istiluak Brasilen garraiobide publikoaren garestitzeagatik

  • Polizia eta protestarien arteko istiluak izan dira bart Sao Paulon, garraiobide publikoen prezioaren %7ko igoera salatzeko egindako laugarren manifestazioan. 5.000 manifestari bildu ziren hiriaren erdigunean. 150 lagun atxilotu ditu poliziak, antolatzaileen arabera.


2013ko ekainaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gauez antolatzen ditu manifestazioak Movimiento Paso Libre erakunde antolatzaileak (Argazkia: presstv.ir)

Iturri polizialek diotenez, manifestariek molotov leherkariak eta harriak jaurti dituzte. Poliziak aldiz, negar-gasak eta gomazko pilotak erabili ditu.  Folha de Sao Paulo hedabidearen arabera zazpi kazetari daude zaurituen artean.

Fernando Haddad Sao Pauloko alkateak aitortu duenez: “Astearteko liskarretan protestarien indarkeria nagusi izan bazen, oraingoan gelditu zaigun irudia indarkeria polizialarena da”. Hala ere, ez du neurria indargabetzeko asmorik, “garraiobideen prezioen igoera inflazioa baino txikiagoa izan baita”.

Ez da ohiko erabiltzaileentzat beherapenik Brasilgo garraiobide publikoetan. Sao Paulon egunero autobusean joan-etorria egiteak gutxieneko soldataren herena balio du ia.

Sao Paulon ez ezik, Brasilgo beste hainbat hiritan ere izan dira liskarrak, Rio de Janeiron eta Porto Alegren besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Eguneraketa berriak daude