Istanbulgo sarekadan atxilotutako 22 kazetarik elkartasun deia zabaldu dute

  • Abuztuaren 16an Özgür Gündem egunkarian Turkiako Poliziak egindako sarekadan atxilotutako 25 kazetarietatik 22 Istanbulgo epaitegietara lekualdatuko dituzte. Fiskalaren aurrean deklaratu beharko dute, “atxiloketan erresistentzia” leporatuta.


2016ko abuztuaren 18an - 12:26
Poliziak zigilatutako Özgür Gündem egunkariaren atarian bildu dira langileak. (Argazkia: @anfenglish)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kazetari orori, irakurleei eta jendarteari epaitegira gerturatzeko deia luzatu diete kazetariek euren abokatuen bidez, prentsa askatasuna eta adierazpen askatasuna babesteko.

Özgür Gündem egunkariko editoreen zuzendari Bilir Kaya, İnan Kızılkaya editorea eta Aslı Erdoğan zutabegilea Istanbulgo Terrorismoaren aurkako Zuzendaritzan atxilo ditu oraindik Poliziak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude