Israelgo poliziak Omar Barghouti atxilotu du, boikot mugimendu palestinarraren bultzatzaile nagusia

  • Zerga iruzurra egotzita atxilotu zuen Israelgo poliziak igandean Omar Barghouti, Israelgo estatuari nazioarteko boikota bultzatzeko lan egiten duen BDS mugimenduko sortzaile eta kidea. Mugimendutik salatu dute "errepresioaren eta intimidazioaren azken kapitulu desesperatua" dela.

Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da, eta buru belarri sartuta dago bertan lanean.

2017ko martxoaren 24an - 11:17
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Palestinako BDSren Komite Nazionalak salatu du Israelgo gobernuak Barghoutiren aurka "kasua fabrikatu" duela.

Barghoutiren atxiloketa "BDS mugimendua kriminalizatzeko, ekintzaileak beldurtzeko eta adierazpen askatasuna mugatzeko" Israelen estrategia gisa ikusten dute.

Electronic Intifada gunean jaso dute BDS mugimenduaren balorazioa. Bertan diote Barghouti urteetan mehatxatua izan dela Israelgo eskuin muturreko kideen patetik, eta batez ere, BDS mugimenduak indarra hartu eta Israelentzat "arrisku estrategiko" bilakatu ostean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Eguneraketa berriak daude