Pasa den astean jakin zen Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak Askapenaren ilegalizazioa eskatu duela, baita Askapeña Bilboko Konpartsa, Elkartruke eta Herriak Aske elkarteen disoluzioa ere. Bost militante internazionalistari seina urteko espetxe zigorra ere eskatu die. Info7 irratiak elkarrizketa egin zion Walter Wendelin inputatuari.
Wendelinen iritziz, talde horien ilegalizazioa eskatzea “Baltasar Garzon epaileak hasi zuen ingeniaritza juridikoaren parte” da. Aldi berean, talde horien ahots internazionalista solidarioa isilarazi nahi dela uste du.
Elkarrizketan adierazitakoaren arabera, fiskalaren akusazioak brigadak osatzea eta Israelen eta Coca Colaren aurkako boikota antolatzea leporatzen die. Baita ere, “Foro Sozialetan parte hartzea eta bidezko merkataritza bultzatzea”. Bere esanetan “gure lan guztia kriminalizatu nahi dute, nolabait, interesatzen zaielako”.
Oraindik ez dago finkatuta epaiketarako datarik Espainiako Auzitegi Nazionalean. Aurretik, 2007an Seguran atxilotu zituzten 35 pertsonaren aurkako epaiketa egin behar dute.
Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko... [+]
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.
Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.
Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]
“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo... [+]
Internazionalismoak "herrion askapen nazional eta sozialean" daukan garrantzia mahai gainean jartzeko eta udagorritzen daramaten urteek "etenik izan ez dezaten", bueltan dira brigadak bi urteren ostean, 35 urte udagorritzen! lelopean.