Sakoneko galdera, egungo osasun-larrialdia gizateriaren zain dauden egitura politiko eta sozial berriak prestatzeko laborategitzat har ote daitekeen, horixe da galdera.
Agambek[1] ondo azaltzen du bere artikulu eztabaidatuan botereak ezarritako izu kolektiboari esker, salbuespen-egoera, kudeaketa-normaltasun bihurtzeko duen arriskua. Horrela, Gobernuek ezarritako askatasunaren muga, gizarteak bizi duen segurtasun nahiaren izenean onartzea baino ez da gelditzen. Onartzen da askatasunaren galera segurtasun on beharrez. Hori baita agintezko hartu emanen trukea: estatu aparatuek segurtasun “faltsu” bat eskaintzen diote norbanakoari, honek, askatasunen murrizketa eta eskubideen galera onar ditzan. Ustezko segurtasunaren izenean onartzen da polizia-estatua indartzea, espazio publikoaren militarizazioa, herritarren etxeratze-agindua, norbanakoen askatasunen urraketa, hori bai, teknologia aparatuen etengabeko loriatze itsuak lagundurik: tekno-kapitalismoaren botere trama indartzeko eta zabaltzeko bitartekoak dira gizarte globalean; eta bitartean, gizarte global horretako kontrol-mekanismoak gehiago sofistikatzen dira, geolokalizazio-gailuen erabilera bultzatuz kutsatuta egon daitezkeenen datuak lortzeko adibidez, edota konfinamendu-neurriak betetzen ote diren egiaztatzeko, Ekialdeko herrialde batzuetan jadanik egin duten bezala. Eskala planetarioan, oraingoan, osasunaren izenean, totalitarismo demokratikoaren zantzuak nabarmendu dira.
Koronabirusa ordenu ekonomikoaren sintomatzat jo ezkero, bizi dugun garai hiper-liberalaren metafora bihurtu zaigu. Muturreko gizarte neoliberalen ondoeza adierazten duen sintoma. Bere eraginez, jendartearen isolamendua eta urrutiramendu soziala ezarri da, kontrola eta diziplinamedua jomuga duen diskurtso politiko eta soziala zabaldu, pitzadura handirik gabe barneratuz gizartean, modu globalean. Barneratu dugu gure etxeetako hormen artean giltzapeturik egoteko agindua, edozelako desobedentzia[2] legez ez ezik, baita etikoki ere kondenatua izango zenaren mehatxupean. Salbuespena gizarte arau bihurtzeko arriskua, lehen baino argiago ikusi dugu oraingoan.
"Koronabirusa ordenu ekonomikoaren sintomatzat jo ezkero, bizi dugun garai hiper-liberalaren metafora bihurtu zaigu. Muturreko gizarte neoliberalen ondoeza adierazten duen sintoma"
Koronabirusak erakutsi diguna da kapitalismoa (teknozientifikoa)[3] eta demokraziaren (demokraziaren pribatizazioa)[4] arteko lotura ondo hautsi/ txikitu/birrindu dela honezkero. Demokrazia, komunitatearen beharrizanen oinarritik birsortze premia larria dagoela. Sintomak esaten diguna da, jadanik, eliteen neurrira egindako Mundu Zoriontsu neoliberalaren ispilua txiki-txiki (txikitu) egin dela. Sintomaren modu Ego-distonikoa (Freud) omen. Hasieran, ondoeza eramangarria egiten zuen egokitze faltsua baldin bazegoen, orain eraman ezina bihurtu da, eusten ari ziren lotura faltsu guztiak txikitu ondoren. Pandemiak, mundu zoriontsu hiperliberalaren eraman ezina azaleratu du. Birus txiki batek, munduan dena, bere osotasunean, agerian utzi baitu, mundu neoliberalaren gezurra eta kondena, kolapsoa eragin duen sistemaren agorraldia agerira ekartzeko. Birus txiki horrek, honetara ekarri gaituzten egiturazko baldintzak auzitan jartzeko beharra sortu du. Norbanako bakoitzak ikusi eta bizitzen ari dena errealitatearen gaindosia baita. Ezin litezke jada mundu neoliberalaren ahalguztidun fantasiak[5] luzaroan mantendu. Subjektibotasun neoliberala[6] auzitan jartzeko garaian sartuta gaude honezkero, hau da, finantza ordenuari eta merkatu sistemari funtzionala egin zaion subjektibotasun mota auzitan jartzeko garaia iritsi da. Subjektibotasun neoliberala hamarkadetan erein, zabaldu eta gobernatua izan baldin bada, hori guztia merkatuen finantza sistemaren onuran egin da, norberatasunak merkantilizatuz eta subjektuak bahituz. Oraingoan, ordenu neoliberalak zerabilkien mundu zoriontsuaren pantaila hautsi/txikitu/birrindu denean, sortutako neurriz kanpoko ondorio eta konpondu ezinak angustia globala eragin dute. Izuak, agintearen bidea zuritzen du beldurraren gizartean. Errebelazioa, estalkia altxa denean gertatu da, eta orain, birusak eragin duen gaitzaren izena zein den badakigu, kolapso ekologikora eraman gaituen muturreko kapitalismo basatiaren ordenu sozialari genion morrontza.
Birusak eragin duen errealitate-gaindosiak, zentzu horretan, estalkia kentzen lagundu lezaguke, fantasiazko mundutik jendetza esnarazten, eta kapitalismo neoliberalaren errealitate ankerra norbere begiekin ikusten. Norbere begiekin ikusten, gizateria beste galaxia batzuetara eramateko ameskeria elikatzen dutenen asmoen eroa (gizateria homologatu eta robotizatzeko bidetik) arrisku bizian jartzen gaituela denoi; edota energia mugagabekoi erabiltzeko boterea dutenek sortzen duten kolapso ekologikoaren ondorio larriekin jabetuz. Errealitatearen gaindosian, botereak, beti ere, kapitalaren alde jokatzen duela erakutsi digu, jendea konfinatu eta espazio publikoaren jabe eginez, baina aldi berean, langileen bizitzak sakrifikatzeko gai izango diren boteretsuen onurak ondo babestuz erabaki ekonomikoen on beharrez. Mozorro neoliberalaren azpian beti egon da kapitalaren Bioboterea. Eta indar kezkagarri hori, boterearen estrategiak, metafora belikoekin elikatzen dihardu behin eta berriz, gizarte narratiba faltsuak eta interesatuak (eliteen mesedetara betiere) birsortuz.
"Pandemiak, mundu zoriontsu hiperliberalaren eraman ezina azaleratu du. Birus txiki batek, munduan dena, bere osotasunean, agerian utzi baitu, mundu neoliberalaren gezurra eta kondena, kolapsoa eragin duen sistemaren agorraldia agerira ekartzeko"
Michel Foucaultek[7] Bioboterearen genealogia aztertu zuen gobernagarritasun-teknika gisa. Haren ikerketak segurtasun-gizarteen sorrera historikoaren zirriborro bat egiten du, populazioen bizi-prozesuak kontrolatuz, jaiotza-tasa, heriotza-tasa, demografia eta pandemiak, oraingoan gertatu den bezala. Bioboterearen mezua da gizarteek, talde gisa, gaixotasunaren aurkako borroka bat bideratzen ari direla (narratiba belikoaren metafora). Haatik, Biopolitikaren kezka, ez da hainbeste bere populazioaren ondasun komunagatik duen kezka, ezta sortuko zaion babes errukarria, ezpada, sakonagoa den izuaren kezka da. Hots: birus ezezagun batek kutsatzearen izua da sakoneko beldurra. Bereziki gizateria osoak partekatzen dugun birusa delako, eta, neurri batean, informazioaren gaindosiak elikatu duena delako. Zeren eta birus horrek, erregimen heteropatriarkal eta teknokapitalistaren egiturazko geruza guztiak eraldatu ditzakeen arrisku bizia ekarri baitu. Bat-batean, klase pribilegiatu, kultur hegemonikoko gizon zuri heterosexuala arrisku biraleko ingurune batean murgilduta dago. Odenu ekonomikoaren zaurgarritasun horrek estatuen segurtasun-dispositibo guztiak indar handienez aktibatu ditu.[8]
Bereziki eta haatik, SARS-CoV-2ren pandemia, ez da osasun publiko globaleko arazo bat izatera mugatzen, baizik eta arazo sozial ikaragarria ere bada, erronka etiko bat, erronka ekonomiko bat, gertaera geopolitiko bat eta gertaera subjektibo bat. Tokian tokiko ondorioak eragiteaz gain subjektu bakoitzarentzat ondorio partikularrak izango ditu, norbanako politikoaren kontzientzia eraginez. Beldurrak sustatutako obedientzia itsu baten ordez, gure borondatezko berrogeialdiak, zaintzen eta afektuen, konfiantzaren, elkar laguntzaren, eta komunitate-hausnarketaren bide partekatuari darraikio, bizitza duina erdigunean jartzeko, hori dugu oraingoz komunitate bizitzaren euskarririk eta sendagarrik indartsuena.
______________________________________
[1] “La invención de una epidemia”, Ficción de la Razón. https://ficciondelarazon.org/2020/02/27/giorgio-agamben-la-invencion-de-una-epidemia/
2. ”Habitar la desobediencia: incubando la insurrección en tiempos pestilenciales (análisis de urgencia)”,
V. Gutierrez , La voragine.net. Pandemia testuinguru horretan desobedientzia bizitzeak askotan esan nahi du behekoen arteko elkartasuna bizitzea. Norbere arduratik, desobedientzia bizitzeko hainbat modu eraikitzaile azaltzen ditu.
3. Teknozientzia kapitalismoaren indar nagusia, teknozientziaren norbanakoa hibridoa eta konplexua da, lan talde eta ikerketa sare ugarik osatzen dute: teknikariek, ingeniariek, militarrek, zientzialariek, politikariek eta abarrek. Teknozientziak nagusitasun politiko eta militarrerako balio du, boterearen eta aberastasunaren sinonimoa da.
4. Goikoetxea Jule, Demokraziaren pribatizazioa, Txalaparta, 2017
5. Zentzu horretan, ahalguztiduntasuna botere mugagabe bati dagokio. Agintari politiko eta enpresari al askoren uste ahalguztidunak, herrialde baten "salbatzailea" izateak, sarritan, itsutasuna edo ezintasuna ezkutatzen du bestea ikusteko eta hautemateko.
6. Merlin, Nora: La colonizacion de la subjetividad, Letra Viva
7. ”Del biopoder a la biopolitica”, Lazaretoa Maurizio, https://www.multitudes.net/Del-biopoder-a-la-biopolitica
8. ”Un virus y sus metáforas: gramáticas militares, fronteras territoriales y estrategias económicas del biopoder”, Idazlanaren ondorioetan egileak azaltzen duen ikuspegi laburtua.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]