Isabel Celaá bilbotarra Espainiako Hezkuntza ministro izango da

  • Isabel Celaá aukeratu du Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministro kargurako. Politikari bilbotarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila gidatu zuen Patxi Lopezek zuzendu zuen exekutiboan.

Isabel Celaak Jaurlaritzako Hezkuntza Saila gidatu zuen Patxi Lopez lehendakari izan zen agintaldian.

2018ko ekainaren 06an - 12:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2009tik 2012ra bitartean Hezkuntza sailburu izateaz gain, alor horretako sailburuorde ere izan zen Celaá, Fernando Buesak 1991tik 1995era zuzendu zuen Hezkuntza Sailean.

Kargu publiko horiez gain, PSOEren barnean pisua izan du Celaak azken urteetan. Alderdiaren 2016ko batzorde federalean paper garrantzitsua jokatu zuen eta geroztik Pedro Sanchezen ildoari lotuta egon da, alderdiak izan dituen barne-tirabiretan.

Filosofia, Ingeles Filologia eta Zuzenbidean lizentziatua, irakaslea izan zen ministro berria politikan sartu aurretik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Gobernua
2025-09-18
Publizitate instituzionalaren negozio ezkutua Espainiako Estatuan
Gardentasuna ala adiskidetasuna?

Eguneraketa berriak daude