Iruzurra futbolean: Polizia makrooperazioa Belgikan

  • Belgikako futbol taldeen dozenaka egoitza miatu ditu Poliziak, iruzurraren kontrako makrooperazioan. Zenbait taldek, 2017-18 denboraldiko partiden emaitzak adosteaz gain, dirua zuritzeko baliatu dituzte klubak, ikerketen arabera.


2018ko urriaren 11n - 11:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Operazioan Frantzia, Luxenburgo, Zipre, Montenegro, Serbia eta Mazedoniako poliziek hartu dute parte. Anderlecht, Genk, Standard edota Bruges bezalako lehen mailako taldeen egoitzez gain, etxebizitzak eta futbolarien agenteen eta abokatuen bulegoak ere miatu dituzte, besteak beste.

Susmagarrien izenik azaleratu ez den arren, tartean leudeke Mogi Bayat agentea, Bruges-eko entrenatzaile Ivan Leko eta Anderlecht-eko agintari ohi Herman Van Holsbeeck.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude