Iruñeko Udalak ingelesarekin trabatuko du euskararen murgiltzea haur eskoletan

  • Datorren ikasturterako Iruñeko haur eskoletako hizkuntza ereduak aldatuko ditu Iruñeko Udalak ostegun honetako osoko bilkuran erabaki duenez. Haur eskoletako hezitzaileen komunitatea erabakiaren aurka agertu da eta grebara deitu du datorren otsailaren 12rako.


2021eko otsailaren 05an - 11:08
Bilkura egiten zen bitartean, udaletxearen aurrean protesta egin zuten guraso eta hezitzaileek. (Arg.: Euskalerria Irratia)

2021eko aurrekontuak elkarrekin onartu ondoren, Navarra Suma eta PSNren gehiengoa hasi da emaitzak ematen eta horietakoa da atzo onartu zuten haur eskoletako hizkuntza ereduen aldaketa. Honen arabera, Iruñerrian dauden hamasei haur eskoletan, bakarrean egongo da euskarazko murgiltze ereduaren aukera, Txantrea auzoan; hiru eskoletan euskara eskainiko da, batean gaztelaniarekin eta beste bitan ingelesarekin.

Ezohikoa bada ere, neurriak haur eskoletako zuzendari eta hizkuntza teknikari gehienen adostasuna ekarri du, eta udalak hartutako neurriaren aurka egin dute: antolaketa aldetik ez dute egokia denik ikusten eta haurrak hain gaztetatik hiru hizkuntzarekin hastea ere ez.

Haur eskoletako langileen batzordean ordezkaritza duten LAB, CCOO eta AFAPNA ere erabakiaren aurka agertu dira eta datorren otsailaren 12rako greba deitu dute. Steilasek eta ELAk ere babesa agertu diote grebari. Iruñeko Udalari plana gelditu dezala eskatuko diote eta Nafarroko Gobernuko Hezkuntza Sailari haur eskolen kudeaketa bere gain har dezala.

EH Bildu eta Geroa Bai aurka

Oposizioko bi indar politikoek gogor kritikatu dute PSN eta NSren erabakia, funtsean euskararen garapenaren aurkako neurritzat hartuz. Bien ustez, eskaintza berria eskariaren arabera antolatu behar da, hiriko euskaldunen eskubideak kontuan hartuz. Iaz udalak NSren eskariz egindako inkestaren arabera, gurasoen %38 prest zegoen haurrak euskara hartzen zuen hizkuntza ereduren batean matrikulatzeko.

Haur Eskoletako Gurasoak plataformak oraintsu egindako eskaeran ere Iruñeko haur eskolak lau esparru geografikotan banatzea eta bakoitzean euskarazko murgiltze eredu bat jartzea eskatu dute, baina bistan da, eskaerari muzin egin zaio.

Oso aspaldikoa da haur eskoletan euskarazko eskaintza gehitzeko eskaera, baina UPNko udalek, PSNren sostenguarekin, beti blokeatu dute euskarazko eskaintza zabaltzea. EH Bildu 2015ean Iruñeko udalera iritsi zenean, eskaintza lau zentrotara –hamasei dira guztira– zabaldu zuen, baina iaz auzitegiek atzera bota zuten Joseba Asironen udalak egindakoa eta 20-21 ikasturtea atzera egiteko baliatu zuen Enrique Mayak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Eguneraketa berriak daude