Iruñeko Udalak iaz baino %51 gehiago gastatuko du Gabonetako argietan

  • Iruñeko Udalak 324.885 eurora handitu du Gabonetako argietara bideratutako aurrekontua. Azaroaren amaieran –San Saturnino egunaren bueltan– piztuko dituzte, eta urtarrilaren 6an itzali.

Argazkia: Iruñeko Udala

2023ko irailaren 12an - 07:48
Azken eguneraketa: 10:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egunero 17:45etan piztu eta 23:00etan itzaliko dituzte, egun berezietan salbu (egun horietan goizeko 1:00etan edo 2:00tan itzaliko dituzte).

Iluminaciones Ximénez enpresa andaluziarrari esleitu zaio kontratua, 324.885 eurokoa, iaz 215.000 euro inbertitu zituztenean. Lizitazio-prezioaren (363.000 eurokoa zen) azpitik lortu du kontratua Vigo, Madril eta Espainiako Estatuko beste hiri batzuetako argiez ere arduratzen den enpresak.

Iruñeko Udalaren hitzetan, helburu nagusia da herritarrak animatzera erosketak hiriko saltoki txikietan eta ostalaritzan egitera, "baita hiriko kale eta plazetan lasai paseatzera ere, askotariko dekorazio-elementu eta proposamen estetikoak begiratzen dituzten bitartean".

Orotara 250 arku baino gehiago paratuko dituzte hirian, herritarrekin elkarrekintza bultzatuko duten argiak (Gaztelu Plazan), Gabonetako  estanpak irudikatuko dituztenak (dozena erdi plazatan)... eta, zuhaitzak kalterik izango ez dutela bermatzen bada, baita arboletan ere.

 

 


Argindarra kanalean gehiago
2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.