Aurre-matrikulazioa, argitaratutako inkesta soziolinguistiko berria eta pandemiak sortutako egoera dela eta, euskarazko egungo plazen kopuruari eustea beharrezkoa dela uste dute.
Iruñeko Udalak egindako planaren ondorioz, datozen hiru urteetan nabarmen murriztuko dira haur eskoletako euskarazko plazak. HE Gurasoak talde politiko guztiekin bilerak eskatu du, bai Iruñeko Udalean eta Nafarroako Gobernuan, bai hezkuntza eta gizarte zerbitzuekin ere, aldaketa hori aldatzeko edo benetako eskaerari konponbide egokia emateko helburuarekin.
Haur eskoletako gurasoek euskarazko plazak hurrengo hiru urteetan %14raino murriztuko direla kritikatu dute. Horren ondorioz, “72 bularreko haurrek ezingo dute aurten sistema publikoan plazarik lortu”. Kolektiboaren esanetan, “murrizketa hori hizkuntza-eskubideen eta herritarren sentimenduen aurka doa. Udalak antolatutako inkestan bertan ere, galdetutako familiek hizkuntza-aukerak gehitzea eskatzen dute, eta %36k interesa dute seme-alabek euskara ikas dezaten”.
Talde politikoekin egindako bileretan, guraso elkarte honek bere kezkaren berri eman eta konponbideak bilatzeko eskatu du. “Iruñeko Udala 2020-2021 ikasturterako euskarazko plazen egungo eskaintza mantentzearen alde ez badago, Nafarroako Gobernuari plaza horiek ziurtatzeko eta kaltetutako familiei alternatibak eskaintzeko erantzukizuna dagokio”.
Horregatik guztiagatik, “dauden plazen kopuruari eusteko konponbideak bilatzea eskatzen dugu: Nafarroako Gobernuko haur-eskolen eskaintza aldatzea, erabiltzen ez diren ikastetxeak gaitzea, haur-eskola pribatuetan plazak diruz laguntzea, kooperatibak sortzeko lokalak uztea…”.
“Ez ditugu erantzun anbiguoak onartzen, epeen zailtasunetara jotzea edo arazo teknikoetan oinarritzea. Pandemiaren ondorioz aldaketa teknikoak eta epe-aldaketak nola gertatu diren ikusi da. Beraz, orain, udalak eskatutako inkestako datuak kontuan hartuta, uste dugu posible dela plaza kopurua aldatzea, bertan adierazitako eskariari egokituz edo egungoari eutsiz, borondate politiko kontua da”. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari eskatzen diete “gure azalean jartzea eta premiazko irtenbideak bila ditzatela”.
Navarra Suma plazak murrizteko asmotan
Enrique Maya Iruñeko alkatearen asmoak, ordea, oso bestelakoak dira eta ostengun honetan jakinarazi duenez, datorren ikasturteari begira euskarazko eskaintza murrizteari ekingo dionez. Adierazi duenez, Joseba Asironen taldeak arrazoi politikoengatik euskarazko plazak %40ra igo zituen joan den legealdian eta berak orain %22ra eramango ditu, bere hitzetan auzitegiek agindu bezala eta eskaintzara egokitzeko".
Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]