Iruñeko gaztetxeari eraso egin diote bere inaugurazioa baino egun batzuk lehenago

  • Harriak bota zituzten hainbat lehio apurtuz eta hainbat objektu erre zituzten. Gertakariak pasa den igande goizaldean eman ziren. Datorren asteburuan publikoki zabalduko ditu bere ateak gaztetxeak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2016ko urriaren 24an - 11:54
Datorren igandean inauguratuko dute gaztetxea. Datorren igandean inauguratuko dute gaztetxea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pasa den igandeko goizaldean, Alde Zaharreko gaztetxeari eraso egin zioten. Harriak jaurti zituzten hainbat leiho apurtuz eta gainera gaztetxe kanpoko zeinbat objektu erre zituzten, gazte karroa horien artean.

"Gertakari hau ez da berria, izan ere, ireki zenetik era askotako erasoak jasan baititu", salatu dute gaztetxeko kideek. "Gertatutakoak, oraindik ere, ignorantzian jatorria duten ideologiek bizirik jarraitzen dutela azaleratzen du". Hala ere, eraso hauek "gure ideiak argitu eta pentsaera indartu besterik ez dute egiten", azpimarratu dute.

Datorren asteburuan gaztetxeak publikoki zabalduko ditu bere ateak. Ostiralean Euskal Herriko gaztetxeen historiaren inguruko hitzaldi bat eginen da, eta larunbatean goiz goizetik hasiko dira jarduerak: umeendako tailerrak, bermuta, herri bazkaria, musika, kalejira bat eta kontzertuak izanen dira gaztetxe berrian, eta eguna ongi bukatzeko, gaupasa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025-06-04
Lurraldea eta arkitektura
Centennials

Eguneraketa berriak daude