1.500 euro arteko isunak LOMCEren aurka protesta egin zuten Iruñerriko ikasleentzat

  • Maiatzaren 27an LOMCEren aurka egindako ikasle greban poliziak izan zuen jarreraren aurka, bizikleta martxa egin zuten 50 ikasle inguruk maiatzaren 30ean, Ikasle Abertzaleek deituta. Poliziak identifikatu egin zituen eta bi hilabetera 750 eta 1.500 euro bitarteko isuna jaso dute gazteek.


2014ko irailaren 1ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Isuna jaso duten Iruñerriko bi gazte (Arg.:@IAbertzaleak).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maiatzaren 27an mobilizazio handiak eta 27 atxilotu izan ziren Iruñerrian. Jasandako errepresioa eta “ikasleen kriminalizazioa” salatzeko, hiru egunera bizikleta martxa baketsua egin zuten ikasleek, LOMCEren aurkako zenbait kartelekin. Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak gerarazi eta 50 bat gazte identifikatu zituzten, protestarako baimenik ez zutela argudiatuta.

Isuna jasoko zutela jakinarazi zieten eta bi hilabetera hala izan da. 750-1.500 euro arteko zigorrei aurre egiteko laguntza ekonomikoa batzen hasiko dira Iruñerriko ikasleak. Oraingoz, bertako hainbat auzotako tabernetan itsulapikoak ezarri eta laguntza-bonoak atera dituzte.

Nafarroako Ikasle Abertzaleen bideoa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!