Iruñean atxilotutako errenteriarren gurasoek helegitea jarriko dute, auzia Nafarroan epai dadin

  • Martxoaren 11ko istiluak zirela-eta Iruñean atxilotutako gazte errenteriarren gurasoek iragarri dute helegitea ipiniko dutela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak kasua bere gain hartzeko erabakiaren aurka. Auzia azkenik Nafarroako Auzitegian epaitzeko itxaropena agertu dute.


2017ko martxoaren 28an - 16:29
Martxoaren 11n Iruñean izandako istiluen irudi bat (Arg.: Xabier Letona)

Patxi Petrirenak, atxilotuetako baten aitak, jakinarazi du erabakia Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. Petrirenak esan du ez dela harritu Lamela epaileak auzia hartu izanaz, gurasoak “horren beldur” baitziren hasieratik.

Iruñean gertatutakoarekin ados egon ez arren, gazteei leporatzen zaiena neurriz kanpokoa dela berretsi du Petrirenak. Hasiera batean poliziak desordena publikoa egotzi zien atxilotutakoei, baina orain terrorismoagatik epai ditzake Auzitegi Nazionalak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude