Igandean egindako agerraldian Irunberriko Udalak elkarrizketarako borondaterik ez duela jakinarazi zuten Erikako kideek. Udalarekin elkarrizketak berrartu bitartean, espazio autogestionatuan jarraitzea erabaki dute.
Abenduaren 24an okupatu zuten Irunberriko hainbat gaztek erabilpenik gabeko eraikin publiko bat. 2018ko udaran hasi ziren lokal baten eske, baina udalak jaramonik egiten ez ziela azaldu dute gazteek. Erika Herrigunea gazteen iniziatibaz sortutako espazioa izan arren, adin guztietako herrikideek euren ekimen eta proiektuak garatzeko espazioa izatea da helburua.
Eraikina txukuntzen egon dira azken egunetan eta igandean azken egunetako gertakaeren berri emateko agerraldia egin zuten. Azaldu zuten moduan, okupazioa eta bi egunetara, foruzaingoa agertu zen Erikan eta eraikinaren kanpoaldean zeuden bi lagun identifikatu zituen. Hurrengo egunean, Irunberriko Udaleko hiru ordezkari bertaratu ziren errekerimendu batekin. Erika Herriguneko kideek azaldu dutenaren arabera, udal ordezkariei elkarrizketarako borondatea adierazi zieten une hartan. Ordezkariek, ordea, okupazioarekin elkarrizketak eten izana leporatu zieten Erikako kideei. Irakurritako oharraren bitartez Erika Herriguneko kideak elkarrizketarako duten borondatean berretsi dira: "Inoiz baino borondate handiagoa daukagu haiekin batera egoera eta aukerak aztertzeko eta konponbide bat aurkitzeko". Instantzia bat aurkeztu berri dutela gaineratu zuten. Erikan geratzea eta espazioari "bizitza emanez" jarraitzea erabaki dute gazteek.
Azpian prentsa oharra osorik:
Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.
21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.
Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.