Iruinkokoak Iruñeko karrikak hartuko ditu martxoaren 3an

  • Heldu den martxoaren 3an Iruinkokoa, hiri buruzagiko inauteri euskalduna herri-antzezpena eginen dugu hiri buruzagiko Alde Zaharreko karriketan barna. Guztira 70 lagunen elkarlanari esker sortutako ikusgarri honek dantza, musika, antzerkia eta bertsolaritza uztartzen ditu, eta euskara du ardatz nagusi.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 14an - 12:15
Antolatzaileak: Iruñeko Zaldiko Maldiko, Karrikiri elkartea, Euskaldunon Biltoki eta Duguna dantza taldea.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Emanaldiak bi zati izanen ditu: puska biltzea edo asalduak, Iruñeko Alde Zaharreko euskal elkarteei bisita eginez, eta ondoren, ekitaldi nagusia edo mustra, Santa Ana plazan.

Asalduetan inauteriko protagonistek elkarte ezberdinei bisita eginen diete, euren atarietan dantzak, kantuak edo bertsoak eskainiz.

Eguerdiko 13:00etan eginen den mustra edo ekitaldi nagusian, aldiz, Koko-xuriek –dantzariek– hartuko dute plaza lehen lehenik. Koko-beltzek –pertsonaia zirtzil, ilun eta zirikatzaileak– ebatsiko diete tokia eta haien jelkaldi satirikoa eginen dute, urtean zehar hirian izandako gertakari esanguratsuenei buruz. Azkenik, bertsolariek plazan gertatu eta ikusitakoa iruzkinduko dute bertsoz. Kate hori ―dantza, antzerkia, bertsoa― 4-5 aldiz errepikatuko da ordu t’erdi inguruko herri antzezpenean. Parte-hartzaile guztiek, arizale zein publikoak, dantzatutako jauzi baten bitartez emanen zaio amaiera Iruinkokoari.

Asalduak:

 

9:45 Duguna + Zaldiko Maldiko (San Frantzisko plaza)

10:30 Karrikiri + Euskaldunon Biltoki (Xabier karrika, 4)

11:15 Herriko Taberna (Carmen karrika, 34)

12:00 Iparla Elkartea (Descalzos karrika, 83)

13:00 Mustra: Santa Ana plazan / Adi, euria eginez gero, Mañuetako frontoian!!

15:00 Bazkari irekia Arrano elkartean 

Iruinkokoak bere hasieratik du zabal eta parte-hartzaile izateko bokazioa. Lau elkarte antolatzaileetako kideez gain, Iruñeko dantza talde ezberdinetako dantzariek parte hartu dute, musikari saldo batek, hango eta hemengo arizaleak, eta beste hainbat norbanako.

Izan zaitezte Iruñeko inauteri euskaldunaren parte koko-zuri, koko-beltz, herensuge, dantzari, musikari, bertsolari eta antzerkilariekin batera!

Oharra: Arrano elkartean 15 euroren truke eginen dugun bazkari irekian parte hartzeko euskaraz jakitea eskatzen da eta izena emateko iruinkokoa@gmail.com helbidera mezua igorri behar da.

Albiste hau Dantzan.eus webgunetik hartu da eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Irrintzi bat ezpataren aurrean

Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.

------------------------------------------------------------------

50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude