Emakumeak borrokan

Iritsi da Mozal Legea baliatuz Ertzaintzak zigortutako lehen kazetariaren kontrako epaiketa

  • Gertaeretatik ia bi urte pasa direnean eta bide administratibotik zigorra konfirmatu zenetik urtebete igaro denean, asteartean, apirilaren 2an, Mikel Sáenz de Buruaga Hala Bediko kazetariaren kontrako epaiketa burutuko da. 2017ko maiatzean Gasteizko Errekaleor auzoan jazotako polizia-operazioa grabatzeagatik Herritarren Segurtasunerako Legea aplikatu zioten Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak. Mozal Legea aplikatuta, Jaurlaritzak zigortutako lehen kazetaria da. Egun berean 11.30ean deitutako elkarretaratzeak epaitegiko ateraino eramango du elkartasuna.

Hala Bedi @halabedi
2019ko apirilaren 02a

Bere garaian, Hala Bedik "amaierara arte" iritsiko dela iragarri zuen, "informazio-askatasunaren aurkako erasoari" aurre egiteko. Askotan salatu dutenez, "Ertzaintzak egindako txosten faltsu bat" da zigorraren oinarria, eta horregatik, bide administratibo guztiak agortu ostean, ebazpen zehatzailearen aurka administrazioarekiko auzi-epaiketara jotzeko erabakia hartu zutela publiko egin zuten 2018ko apirilean.

Eusko Jaurlaritzaren jokabidea gogor kritikatu dute, "eskubide zibil eta politikoak urratzen dituen lege bidegabe bat" aplikatu duelako eta "muntaia polizial bati babesa" eman diolako. Eusko Legebiltzarrak aipaturiko legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuela gogoratu dute.

"Kafkarra" gisa definitutako prozesu administratiboa agortuta eta bide judizialaren atarian, "defentsarako eskubidea urratu" egin zaiela uste dute. Izan ere, aurkezturiko froga guztiak ukatu dizkiete, ikus-entzunezko fitxategiak eta polizien bertsioa auzitan jartzen duten lekukoen adierazpenak tarteko.

Gainera, zigor-eskaera muntaia poliziala delakoan daude, "zalantzarik gabe". Gertaeren egunean bertan antolatutakoa baino, gerora eraikitako akusazioa dela uste dute, "Errekaleorren egindako kazetaritza-lanaren zigor gisa" eta egun hartan pairatutako erasoaren ondoren egindako "salaketa publikoaren mendeku gisa".

Gertakariak berreraikitzen isilaraziak, kolpatuak eta, gainera, zigortuak

Baina zer gertatu zen benetan Errekaleorren, 2017ko maiatzaren 18ko goiz hartan? Zergatik zigortu zuten Hala Bediko kazetaria bere lana egiten ari zen bitartean? Zergatik egin zioten eraso lanean ari zela? Zergatik ez zioten egunean bertan jakinarazi zigorra? Nola liteke polizia-txostenetan bere kazetari-izaera ez aipatzea, prentsa-txartelarekin identifikatu ondoren ere?

Maiatzaren 18 hartan, Hala Bediko bi kazetarik egin zuten Errekaleorren gertatu zenaren jarraipena goizean goizetik, Errekaleor auzo okupatuan polizia-operazio abiatu zela jakinda, argindar-mozketa egin behar zutela-eta. Egun hartan argitaratutako eduki guztiak erraz aurki daitezke oraindik sarean: minutuz minutuko jarraipena sare sozialetan, telefono bidezko zuzeneko konexioak edota egun haietan milaka ikustaldi izan zituen bideoa bera.

12:30ean, Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kazetariari eraso egin zion ertzain batek, kazetaria poliziaren jarduna sakelako batekin grabatzen ari zen bitartean. Ertzain berak bota zuen sakelako telefonoa lurrera, nahita, eta txikituta geratu zen.

Horren ondoren, Hala Bediko bi kazetariek polizia identifikatzea eskatu zuten, eurek uneoro prentsa-txartelak eskuetan zituztela. Jasotako erasoagatik azalpenak ere eskatu zizkioten operazioaren buru ziren ertzainetako bati. Hori hala izanik ere, kazetariak eurak izan ziren azkenean identifikatu bakarrak.

Mikel Saenz de Buruagaren kasuan, Ertzaintzak prentsa-agiria kendu zion, baita NANa ere, inolako azalpenik eman gabe. Azkenean, ertzain-buruak bi agiriak itzuli zizkion, eskuz idatzitako paper batekin batera, ustez erasoaren erantzulearen identifikazio-zenbakia idatzita jasotzen zuena. Une hartan, ertzain-buruak iruzkina ere egin zuen: "Ezagutzen zaituztegu. Badakigu ingurune erradikalekoak zaretela".

Hori gertatu bitartean, kazetariak ez zuen izan jokabide ezegokia izatearen berririk, eta inork ez zuen adierazi isuna ezartzeko asmorik. Areago, arratsalde hartan bertan, gertatutako guztia salatzeko komunikatua kaleratu zuen Hala Bedik.

Bideo honetan ikus daiteke kazetaria Errekaleorren egon zela goiz osoan kazetaritza-lan hutsa egiten, polizia-hesiaren atzean: sakelako telefonoarekin grabatzen, sare sozialetan irudiak zabaltzen eta irratiarekiko telefono-konexioak egiten, berriemaile gisa.

Ertzaintza iritsi eta minutu gutxira, beste polizia-hesi bat ezarri zuen Errekaleorreko sarreran eta, horren ondorioz, beste hedabide batzuetako kazetariek ezin izan zuten gertatutakoaren berri eman bertatik bertara. Hala salatu zuten haietako askok auzoaren sarreran bertan; areago, batzuek Hala Bediren irudiak ere erabili zituzten gertatzen ari zenaren berri emateko.

Kafkaren neurriko prozesua Mozal Legearen eta prozedura administratiboen labirintoa

Uztailean, baina, Errekaleorreko gertakariak izan eta bi hilabetera eta aldez aurreko inolako berririk gabe, Eusko Jaurlaritzak jakinarazpena igorri zion kazetariari: 602 euroko isuna ezarri zioten, Herritarren Segurtasunerako Legearen urraketa larriagatik, Mozal Legea izenez ezagutzen dena urratzeagatik, alegia.

Espediente zehatzaileak polizia-txosten bat zuen oinarri eta, bertan jasotakoaren arabera, Hala Bediko kazetariak aipaturiko legearen 36.6. artikulua urratu zuen, "autoritatearekiko desobedientzia edo erresistentzia" baliatuta, ustez maiatzaren 18ko Errekaleorreko polizia-hesia gainditu zuelako.

Akusazioa uneoro ukatu dute Hala Bedik zein kazetariak berak, eta "mendekutzat eta informazio-askatasunaren aurkako erasotzat" jo dute isuna.

Une hartan, Hala Bediko asanbladak erasoari kolektibo gisa erantzutea eta publikoki salatzea erabaki zuen, "desobeditzeko asmoa" adieraztearekin batera: isuna ez zutela ordainduko jakinarazi zuten, baita azken ondorioetaraino errekurrituko zutela ere. Asanblada horrek berak jarri zuen erantzun hori mahai gainean "bidegabekeria" baten aurreko erantzun gisa, "legea bera ez delako bidezkoa eta egotzitako gertakariak faltsuak direlako".

Elkartasuna eta hedabideetako oihartzuna oso handiak izan ziren, Mozal Legea euskal kazetari bati aplikatzen zioten bigarren aldia baitzen (Axier Lopez Argiako kazetaria izan zen lehena; isuna kendu zioten azkenean). Kolektibo eta elkarte askok eman zioten babesa Hala Bediri eta zigortuari berari, eta isuna "prentsa-askatasunaren urraketa" gisa hartu zuten:

  • Uztailaren 28an, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak komunikatu bateratua kaleratu zuten "informazio-eskubidearen aurkako eraso zuzena" salatzeko.
  • Informazio Askatasunaren Aldeko Elkarteak (PDLI) ere kexa aurkeztu zion Espainiako arartekoak, "informazio-askatasunaren aurkako isunak arau-hauste generikoen artean ezkutatzea" salatzeko eta isun horien "neurri gabeko hazkundea" agerian uzteko.
  • Abuztuan, Espainiako Herritarren Defendatzaileak jarduketak abiarazi zituen, PDLIren kexaren haritik. Aldi berean, Hala Bedik EAEko Arartekoarekiko kontaktuak egin zituen, eta horrek baieztatu zuen Herriaren Defendatzaileak espediente bat ireki zuela.
  • Orain gutxi, PDLIk auziaren berri eman du ‘2017, el año de los delitos de opinión’ txostenean.
  • Abuztuan, Hala Bediko kazetariak lehen errekurtso administratiboa ipini zuen. Gerora, zortzi hilabeteko prozesuaren eta sei jakinarazpen ofizial eta bost errekurtsoren ondoren, joan den martxoaren 28an, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehapen-ebazpenaren jakinarazpena igorri zuen: Mikel Saenz de Buruagaren aurkako isuna baieztatzen zen bertan.
  • Prozesu osoan kazetariak "indefentsio-egoera" pairatu duela salatu du Hala Bedik, baita isunaren arrazoia "goitik beherako gezurra" direla ere. Hala, beste hainbaten artean, "jakinarazpen-helegite-jakinarazpen labirintoan zehar etengabeak" izan diren elementuak kritikatu ditu. Hona horien laburpena:

     

     

     

    Segurtasunerako Kontseilariordearen ebazpena, Hala Bedik jarritako azken errekurtsoa ukatuz / 2018ko martxoa

     

     

     

     

  • Espedienteak ez ditu egiaztatzen isunaren oinarri diren gertakariak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ukatu ere egin du Saenz de Buruaga bere prentsa-agiriarekin identifikatu zenik, eta Hala Bedik salatu duenez, "gai horren inguruan gezurretan aritzea bereziki larria da, hainbat pertsonak ikusi baitzuten hala izan zela".

     

  • Hala ere, behin eta berriz jo da Herritarren Segurtasunerako Legearen 52. artikulura, zeinak honakoa dioen: "Gertaeren lekuko izan diren agintaritzako agenteek eginkizunak betez egindako salaketak, atestatuak edo aktak –salatutakoek horiek ukatzen badituzte agenteek berretsi ondoren– oinarri nahikoa izango dira dagokion ebazpena hartzeko". Betiko "euren hitza zurearen aurka", baina muturrera eramanda, ez baitu ematen inolako aukerarik kontrakoa demostratzeko. Areago, behin eta berriz eskatuta ere, defentsak ez du oraindik jaso salaketa ipini zuten polizien berrespen-akta, eta hori ezinbestekoa da aipaturiko 52. artikulua aplikatzeko.
    Urraketa “frogatutzat hartzen da”, ‘Mozal Legearen’ 52. artikuluaren arabera.

     

  • Ukatu egin dira aurkezturiko bi lekukoen idatzizko deklarazioak eta horien inpartzialtasuna auzitan ipini da, Hala Bediko lankideak direla argudiatuta. Horietako bat gertatutakoaren lekuko zuzena izan zen, eta bestea erredakzioan zegoen, isuna jaso duen kazetariarekiko etengabeko kontaktuan. Era berean, kazetaria bere lana egiten ari zela frogatzen duten audioak ere badaude, Hala Bedi irratiarekin zuzeneko hainbat konexio egin baitzituen egun hartan.

    Lehen eskuko lekuko baten deklarazioa ukatzen da, praktiketako ikaslea izateagatik.
    Beste lekuko baten sinesgarritasuna ukatzen da Hala Bediko kidea izate hutsagatik.

     

  • Froga gisa aurkezturiko bideoaren balioa ere ukatu egin da, ez dituelakoan gertakariak "bere osotasunean" jasotzen. Hala Bediren esanetan, hori esatea "bideoaren edukiaren aurrean ez ikusiarena egitea da, ahaztu gabe behin betiko froga gisa balioko lukeen bideo bakarra txikitutako sakelakoarekin grabatutakoa izango litzatekeela"

     

Hala Beditik salatu dutenez, "formula argia da: erruduna da, kontrakoa demostratzen ez bada". Horregatik, gaitzespen argia egin dute: "Isuna salatu nahi dugu, baina baita prozesu administratibo zehatz hau ere, eta Mozal Legea, orokorrean". Prozesua "gezur baten gainean eraikitakoa" dela uste dute eta "amaieraraino" iritsiko direla adierazi, "bidegabekeria gauzatu ez dadin".

Isildu gabe, mozalik gabe. Adierazpen askatasunaren alde
Mozal Legearen kontrako manifestazioa Gasteizen, 2017ko uztailean, indarrean sartu zenetik bi urte bete zirenean.

Ez da kasu bakarra. Mozal Legearen bitartez zigortutako lehen euskal kazetaria izango litzateke, baina Eusko jaurlaritzak 8.000 alditik gora aplikatu du legea 2016ko uztailetik, legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuen arren. Gainera, eskubideak urratzeko erabiltzen da: eskubide zibil eta politikoak eta adierazpen-, prentsa- eta informazio-askatasuna daude jokoan.

Ez da kasualitatea lege honen bitartez zigortzen ari dena oso kazetaritza zehatza izatea, herri mugimenduekin elkarlan estua duena eta botere abusua zein indarkeria poliziala hurbiletik, eta kaletik bertatik, behatzen duena. Hala Bediko kazetari, argazkilari zein kolaboratzaileen kontrako identifikazioak eta Ertzaintzaren mehatxuak eguneroko ogi dira azken urteotan.

Nahiz eta aurrerago isuna bertan behera geratu, ez da kasualitatea Mozal Legea aplikatu zitzaion lehenengo kazetaria Argiako kazetari den Axier Lopez izatea. Ez da kasualitatea ere duela gutxi Argiako beste kazetari bat, Lander Arbelaitz, zigortua izatea Ertzaintzaren beste eskuhartze baten inguruko bideo bat eta informazioa argitaratzeagatik. Azken kasu honetan ez zen Mozal Legea erabili baina logika bera jarraitzen du: kazetaritza kritiko, herritar eta deseroso baten aurrean boterea babestu. Lerro hauetan Lander eta Argiari gure elkartasunik beroena helarazteko aprobetxatu nahi dugu.

Hala eta guztiz ere, hau ez da kazetari baten aurkako erasoa, baizik eta Hala Bediren aurkako erasoa, Errekaleorren aurkakoa, herri-mugimenduaren, disidentzia politiko eta sozialaren aurkakoa eta, batez ere, informazio-askatasunaren aurkakoa. Hala Bedik salbuespenezko legea desobeditzea erabaki zuen kolektibo gisa, eta horren arabera jardungo du hemendik aurrerakoan ere, akusazioa faltsua delako eta legea bera bidegabea delako, demokrazia baten oinarrizko askatasunak arriskuan ipintzen dituelako, azken batean. Herritarrei informazio osorako sarbidea ukatzen dien eta kazetaritza-lana oztopatzen duen sistema bat ezin da sistema demokratikotzat jo.

Honela erantzuten dio Eusko Jaurlaritzak informazio askatasunaren urraketa baten salaketari: zazpi lerrotan.

Hala Bedik ez du onartuko zentzugabekeria honen oinarrian dagoen premisa: polizia baten lekukotza froga gisa onartzeak poliziak bere lana profesionaltasunez egiten duela onartzea dakar, eta kazetariak, aldiz ez. Egoera onartezina dela adierazi dute Hala Beditik, informazio-askatasuna arriskuan ipintzen baitu eta informatze-lana auzitan ipintzen baitu. Xehetasun hori kontuan hartzen ez bada, poliziei edozein gehiegikeria egiteko aukera eman dakieke bere gustuko ez diren kazetari edo hedabideen aurka.

Bide juridiko guztiak agortzeko asmoa adierazi dute, baita epaiketara jotzeko asmoa ere, euren informatzeko askatasuna defendatzeko ez ezik, informazio-aniztasunerako eskubide kolektiboa defendatzeko ere bai.

Guzti honen aurrean, bi aukera zabaltzen dira eta etorkizun oso bat jokoan dago. Epaiketa galtzeak Mozal Legea prentsa askatasunaren urraketari, jazarpen ideologikoari eta zigorgabetasun polizialari bidea irekitzeko harresi bat dela konfirmatzea suposatuko luke, berriro ere. Hurrengo urratsa desobedientzian sakontzea litzateke, zalantzarik gabe Hala Bedik hartuko lukeen bidea.

Epaiketa irabaztea guzti horren egiaztatzea litzateke, baina baita injustiziaren aurreko garaipen txiki bat. Babesgabetasun juridikoan eta baliabide gutxiko pertsonon kontrako mehatxu ekonomikoan oinarritutako prozesu administratibo amaitezin eta kafkiarraren ostean, kasu hau irabazteak aurrekari izan beharko luke, txikia baina eraginkorra, Mozal Legea behin-betiko bertan behera geratzeko. Izan ere, azken urteotako deriba errepresiboaren bandera-ontzia eta bere zuriketaren sinbolo bihurtu da. Eta Eusko Jaurlaritza guzti honen konplize dugu.

Bitartean, euren lana egiten jarraituko dutela esan dute, orain arte egin duten bezala, horixe izango baita bidegabekeriaren aurkako desobedientzia-ekintzarik eraginkorrena.

Isildu gabe, mozalik gabe.

Eurengatik, guztiongatik.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Kazetarien aurkako jazarpena kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-24 | Ahotsa.info
Deklaratzera deitu dute Ahotsa.info-ko kide bat bi albistetan "euskal preso politiko" kontzeptua erabiltzeagatik

Komunikabideko kide batek Agoizko epaitegian deklaratu beharko du asteazken goizean pare bat albistetan “euskal preso politikoak” terminoa erabiltzeagatik.


2019-03-20 | ARGIA
"Kazetaritza ez da delitua" aldarrikatu du ARGIAk Donostiako epaitegi aurrean

ARGIAko lantaldeak Donostiako epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin du asteazken goizean.


Antton Rouget kazetariarekin mintzo
Benalla eskandalua, estatu afera

Alexandre Benalla telesail bateko pertsonaia nagusia izan zitekeen. Hain da ustekabeko pertsonaiez eta gertakizunez josia afera osoa. Tamalez, ez da fikzioa, errealitatea baizik. Emmanuel Macron Frantziako presidentearen hurbileko kolaboratzailea izandakoa, Gobernuaren baitan egon daitezkeen tratu eta joko zikinen ilustrazio ezin hobea da. Iazko Maiatzaren Leheneko Parisko manifestazioan, poliziaz jantzirik, hainbat herritar jipoitzen grabatu zuten, eta hor hasi zen askoz harago joana den... [+]


2019-03-03 | Axier Lopez
Lander Arbelaitz Mitxelena
"Kazetaritzan garai zailak datozela dirudi"

2018ko maiatzaren 21ean, Donostiako kaleetan, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek hizkuntza eskubide urraketa baten berri eman izana “iraintzat” jo dute bi ertzain erdaldunek. Ertzaintzak barkamena eskatu du egun horretan gaizki jokatzeagatik eta ARGIAk euskaltzale eta kazetarien babesa jaso du egindako lanagatik. Halere, martxoaren 20an, berriro ere, hedabide batek kazetaritzaren eta informazio askatasunaren defentsa egin beharko du epaitegietan.


Lander Arbelaitz: "Independentzia garesti ordaintzen da"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

2018ko maiatzaren 21ean, Donostiako kaleetan, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek hizkuntza eskubideen urraketa baten berri eman izana "iraintzat" jo dute bi ertzain erdaldunek eta salaketa jarri dute kazetariaren aurka. Ez da informazio askatasunaren denfentsa egin beharrean aurkitzen garen lehen aldia eta Arbelaitzen arabera ez da azkena izango: "Kazetaritzan garai zailak datozela dirudi".


2019-02-26 | ARGIA
La Haine hedabideko kazetari bati ez diote Panamatik Venezuelara joaten utzi

Jorge Correa, “Boro” ezizenez ezaguna, Panamako aireportuan atxiki eta kanporatu egin dute. Kazetariak Venezuela zuen helmuga, Herrien Nazioarteko Asanbladara baitzioan.


2019-02-06 | ARGIA
Euskaraz informatzen eta Polizia grabatzen jarraituko dugu

Gure lana egitea albiste bilakatu dute beste behin ere, tamalez. Funtzionario publikoen jardun publikoa espazio publikoan grabatu eta publikoki zabaltzea da berriz ere leporatzen diguten “delitua”. Zehatzago, bi ertzainek salaketa jarri dute ARGIAko kazetari baten aurka, 2018ko maiatzaren 21ean Donostian pertsona bati hizkuntza eskubideak nola urratu zizkioten grabatu eta zabaltzeak “iraindu” dituela esanez.


2019-02-05 | ARGIA
ARGIA salatu dute bi ertzainek hizkuntza eskubide urraketa batez informatzeagatik

22125 eta 23044 gisa identifikatu diren bi ertzainek salaketa jarri dute Donostiako Instrukzioko 2. zenbakiko epaitegian, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzen aurka, joan den maiatzaren 21ean Donostian pertsona bati hizkuntza eskubideak nola urratu zizkioten grabatu eta zabaltzeagatik. “Irainak” egotzita bide penaletik salaketa jarri diote eta martxoaren 20an Donostiako epaitegian deklaratu beharko du kazetariak. Ertzaintzak uztailaren 27an sinatutako gutun batean barkamena eskatu... [+]


2019-02-03 | Amaia Lekunberri
Carles Palacio. Fotokazetaria
"Ez diot utziko jazarpenari nire lanean eragiten"

Directa eta ElNacional.cat hedabideentzako egiten du lan Carles Palacio i Berta (Girona, Herrialde Katalanak, 1988) fotokazetariak. Jaioterriaz harago, The New Yorker, Financial Times, Internazionale, Agència Nur eta The Guardian hedabideetan ere argitaratu dituzte bere lanak. Argazkilari iaiotasunak onerako nabarmendu ohi duen arren, orain gutxi kazetaritzaren beste aldea ezagutu du: urtarrilaren 16an, lanean zebilela, Espainiako Poliziak Gironan egindako sarekadan atxilo eraman zuen.


Eguneraketa berriak daude