Martxoan iragarri moduan aurtengoan EHZ jaialdia egingo da, eta Irisarrin izango da, uztaileko lehen asteburuan. Dagoeneko egitarauko zenbait emanaldiren eta bete beharko diren neurrien berri eman dute, eta lehen sarrerak dagoeneko amaitu dira. Laster berri gehiago egongo direla esan dute.
Uztailaren 2an, 3an eta 4an Irisarrin (Nafarroa Beherea) izango da aurtengo EHZ festibala. 1996an egin zuten lehen aldiz, Arrosan, eta azken urteetan gorabeherak izan ditu festibalak, baina talde berri batek hartu zuen orain dela bi urte antolatzeko ardura, eta berriz ere martxa hartu zuen. Iaz, ordea, bertan behera utzi behar izan zuten jaialdia, osasun krisiaren ondorioz. Aurten berriz heldu diote lanari, 25. urteurrenean festibala aurrera atera dadin.
Hamarnaka lagun ari dira aurtengo jaialdia aurrera ateratzeko lanetan, testuinguru berezi honetan ere kulturari arnasgune bat emateko asmoz. Jaialdiaren jatorrizko ideiari jarraiki, tokiko ekoizleekin eta tokiko artistekin ari dira lanean, eta ildo horretan are gehiago sakondu nahi dute aurtengoan.
Osasun neurrietara egokitu behar izan dute jaialdia, eta horretarako formatu berezi bat prestatzen ari dira. Xehetasun batzuk oraindik ere suprefeturarekin zehazten ari badira ere zenbait neurriren berri eman dute, behin-behinean: Sarreran 48 ordu lehenagoko PCR testaren emaitza negatiboa edo txertoa hartu izanaren ziurtagiria erakutsi beharko da; kontzertu, antzerki, dantza eta bestelako emanaldiak zutik ikusi ahalko dira, baina musukoa jarrita eduki beharko da. Horrez gain, janaria eta edaria kontsumitzeko ostatuak egongo dira.
Egitarauan agertuko diren izen batzuk ere aurreratu dituzte: Chill Mafia (lehen aldiz Iparraldean), Ruper Ordorika, Potato, Kuartz, Torheit eta Andoni Ollokiegi musikariak arituko dira taula gainean. Antzerki, zirku, dantza eta bestelako ikusgarriei dagokienez, Hatz(a)marka kantu eta antzerki ikuskizuna, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Tio Teronen semeak dantza taldea ikusi ahal izango dira besteak beste.
Emanaldiez gain, beti bezala, hausnartzeko eta eztabaidatzeko tailer, hitzaldi eta mahai-inguruak ere egongo dira. Bost gai nagusi landuko dira: artearen funtzioak, etxebizitza problematika, krisi kapitalista eta ekologikoa, Euskal Herriko Nazio Askapen Mugimendua eta EHZren 25. urteurrena. Brigada ubelak, bere aldetik, eraso sexisten kontrako tailerrak antolatuko ditu.
Asteazkenean jarri zituzten aurresalmentan hiru egunetarako 150 sarrera, eta 24 orduren buruan saldu zituzten guztiak. Beranduago jarriko dituzte salgai sarrera gehiago, horien artean egunez egunekoak. Datorren astetik aurrera, gainera, festibalean laguntzaile izateko izen-ematea ere zabalduko dute.
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]
[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]
Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.