Camilo Jose Celarengandik hasi eta duela urte batzuk libelo famatu bat idatzi zuenarengana errepikatu ohi den erdi egia horietako bat da –gezurrik mikatzenak izaten direnak, askotan– euskarak iraintzeko gaitasunik ez duelakoa. Egia itxurako gezurra ez zen hainbeste gaitasuna ukatzea –hori gure hitz egiteko manerak salatzen du–, gaitasun falta hori intrintsekoa dela, eta ez zirkunstantziala, sinestarazi nahi izatea baizik.
Gaur egun, zorionez, denok dakigu amarrua dekonstruitzeko aski soziolinguistika. Hemen ere, beste edozein arlotan bezala, maiztasuna eta errepikapena dira gakoak. Hala ere, iraintzeko arte noblea behar bezala praktikatzeko, mekanismoa zein den aztertzea ez dago sobran.
Guztiz beharrezkoa ikusten dut euskarazko iraina, baina ez dakit oso errealista den irainaren aldeko kanpaina bat egin nahi izatea; euskarak batzen gaitu esan eta esan ari gara, eta zer eta elkarri kristorenak botatzeko?
Iraina, izatez, hitz huts eta soil bat da, berez errugabea, ez gutxitan, baina beti konnotatua; ahots tonua eta aurpegiko espresioa lagungarri dituena; gorrotoa adierazteko, larderia sorrarazteko eta besteari min egiteko asmoz botatzen dena; gertaeren testuinguru batean gertatzen dena –printzipioz inor ez dabilelako irainka horretarako arrazoirik eduki gabe–, eta, jakina, hartzaile bat duena, iraina botatzen duena bezain inportantea, zeinarengan nabaritu behar baita irainak sortu duen ondorioa eta zeinarengandik erantzun bat –edonolakoa izanik ere– espero baita: edozein irainaren indarra sorrarazten duen erantzunaren mailaren bidez neurtzen da, eta horrek berak balio du iraina mailakatzeko (irainaren gradazio aski adostu eta orokortu bat ere behar-beharrezkoa baita eraginkortasunez iraintzeko). Aurkenerenak eta konpainiak zerrendatu zituzten hiru mila irain horietatik bi esan, eta zeinek dakar bueltan ukabilkada bat, eta zeinek erdeinuzko begirada soil bat, eta bistan da zein den grabeagoa, zeinek sortuko duen tentsio handiagoa, zeinek daukan karga handiagoa.
Horregatik, polita eta dibertigarria, baina aldi berean aski antzua, iruditu zait Berria-ko kazetari batzuek egin duten bideo txikia, zeinean irain-zaparrada bat botatzen duten. Hartzaileak falta zituzten.
Bestalde, guztiz beharrezkoa ikusten dut euskarazko iraina, baina ez dakit oso errealista den irainaren aldeko kanpaina bat egin nahi izatea; euskarak batzen gaitu esan eta esan ari gara, eta zer eta elkarri kristorenak botatzeko? Ez dakit ba, ohiko buenismo eta onkeria ofizial guztietatik aparte legoke asmoa.
Beharbada, eta iraintzeko ia edonor dagoela prest ziurtzat jota, gakoa pagaburu-sail bat izendatzea da; alegia, euskararen alde irainduta izateko prest dagoen “Irainduprest” multzoa. Halakorik bai?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]