ARGIA.eus

2021eko azaroaren 30a

Ipar Irlandako hiru emakumek poliziari aitortu diote abortatzeko pilulak hartu dituztela

  • Hiru emakumek abortatzeko pilula ilegalak hartu dituztela adierazten duen idatzi bat aurkeztu dute Derryko polizia etxean, Ipar Irlandako abortuaren lege murriztailearen aurkako protestan.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz
2016ko maiatzaren 24a

Diana King, Collete Devlin eta Kitty O`Kane abokatuarekin batera aurkeztu dira polizia etxera. Hiru emakumeek idatzi bat eman diete poliziei, eta hor azaldu dute zergatik lortu dituzten pilulak.

King da horietako bat eta 72 urte ditu. Oso “haserre” dago emakumeen aurka martxan jartzen ari diren prozesamenduekin: “Barkaezina da nola tratatzen ari diren emakumeak. Poliziarengana etorri naiz esatera abortatzeko pilulak lortu ditudala behin baino gehiagotan”, adierazi du.

Kingek nabarmendu du ez duela inoiz deliturik egin. Pilulak ez dira substantzia pozoitsuak eta Munduko Osasun Erakundeak ere “ezinbesteko” botikatzat jo ditu, azaldu duenez. Kartzelara joateko arriskua dutela badakite, baina “argi” defendatuko dute ez dutela ezer txarrik egin.

Ekintza hainbat emakumek jasandako erasoen ondorio izan da. 21 urteko neska gazte batek abortatzeko pilulak erosi zituen eta epaileak erruduntzat jo zuen. Pozoi bidez abortua praktikatzea egotzi zioten eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Ez da kasu bakarra; beste emakume batek ere Ipar Irlandako epaitegi batean aurkeztu behar du ekainean, nerabe bati emateko pilulak lortzea leporatuta.

Ipar Irlandan debekatuta dago abortua

1861etik indarrean dagoen lege “murriztailea” aldatzea da ekintza horren helburua. Abortua legez kanpo dago Ipar Irlandan, “emakumearen bizitza arriskuan dagoenean” edo " haurdunaldiak emakumeari eritasun mentalak edo fisikoak sor diezazkiekeenean" izan ezik.

Ipar Irlandan abortatu nahi dutenek bi aukera dituzte: kanpora joatea edo pilulak hartzea. Alde batetik, Gales edo Ingalaterrako ospitale pribatu batera joan daitezke abortatzera –osasungintza publikoak ez ditu artatuko Ipar Irlandakoak izanez gero–, horretarako nahikoa diru badute: 1.000-2.000 libera inguru (1.300-2.600 euro).

Beste herrialde batera joatea erabakitzen duten emakumeak ez dute inolako lege hausterik egiten. Aitzitik, pilulak hartzea erabakitzen duenak zigortua izateko arriskua du. 1861eko legearen arabera, biziarteko kartzela zigorra ere eragin dezake pilula hartzeak.

Hori da, hain zuzen, ekintzaile horien aldarrikapen nagusia: lege bat aberatsentzat egina dago, eta beste bat txiroentzat.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Abortu eskubidea

Abortu eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...
2021-10-10 | Uxue Apaolaza
Bakoitzarena

Askok izan dugu aborturen bat, nahita batzuk, nahigabe beste batzuk. Nirea azken horietakoa izan zen, haurdunaldiak hiru hilabete egin zituenean. Kontsultan ez zen hitza aipatu. Berehala pasa nintzen hirugarren pertsonara, niretzat ez zen errepresentazio baten ikusle ulerkor... [+]


2021-09-24 | Hala Bedi
Abortuaren aurkako talde ultrakatoliko bateko kideek emakumeak jazarri dituzte Gasteizko klinika batean

"40 Días por la vida" talde ultrakatolikoak abortatzeko eskubidearen aurkako 40 eguneko kanpaina abiatu du Gasteizen. asteazkenean bost pertsona haurdunaldiak eteten dituen Rioja Kaleko klinika baten parean egon ziren arratsaldean "Rezamos por ti y por tu... [+]


Abortuaren despenalizazioari ateak ireki dizkiote Mexikon

Auzitegi Gorenak asteartean ezabatu du Coahuila estatuko kode penaleko 196. artikulua. Haurdunaldia eten nahi duten emakumeei hiru urteko kartzela zigorra ezartzen zitzaien lege horrekin. Despenalizazioak “nahitaezko irizpidea” ezarri du estatu horretan ez ezik,... [+]


2021-01-22 | Jone Markuleta
Hondurasek abortuaren debekua sendotu du

Hondurasen debekatuta dago haurdunaldia etetea, kasu guztietan: bortxaketa, fetuaren malformazio larria edo haurdun dagoen emakumearen bizitza arriskuan egotea ere. Ostegunean Hondurasko Kongresu Nazionalak Konstituzioaren erreforma onartu du abortuaren debekua are gehiago... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude