Lapurdiko itsasoko uren kalitatea zalantzan

  • Ipar Euskal Herriko Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Kolektiboak (CADE) itsasoko uraren egoeraren gaineko txostena aurkeztu du. Uretan koipe eta garbigarrien arteko nahasketaz ohartarazi du dokumentuak.


2013ko azaroaren 29an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
2013an aurreko urteetan baino egun gehiagotan itxi dituzte Ipar Euskal Herriko hondartzak
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Uraren kalitate eskasa ingurumenarentzat, itsasoko ekosistemarentzat, igerilarientzat eta surflarientzat kaltegarria dela salatu dute ekologistek. Eta analisi gehiago egiteko eskatu dute.

CADEk adierazi duenez hondartzak sarriago aztertu behar lirateke, izan ere, bainu denboraldiko 20 analisi egiten dira hondartza bakoitzean.

Horrez gain, euri jasengatik hondartzak ixten direnean ez da uraren kalitatea neurtzeko frogarik egiten, kutsadura tasa handiena egoteko arrisku gehien dagoenean, hain zuzen.

2013an aurreko urteetan baino egun gehiagotan itxi dituzte Lapurdiko hondartzak. Maiatzetik irailera bitartean 26 egunetan debekatu da Zokoan bainu hartzea, Bidarten 25etan eta Biarritzeko Ilbarritz hondartzan berriz, 21 egunetan.

Itxiera horrek ez du zertan uraren kutsadurarengatik izan, baina faktore garrantzitsua izan daitekeela ohartarazi dute CADEko kideek.

Ekologisten iritziz euriaren urak jasotzeko depositu sistema da itsasoko uraren egoeraren eragile nagusia. Izan ere, aurtengoak bezalako urte euritsuetan itsasoan isurtzen dira edukiontzi handietan kabitzen ez diren urak.

Bestalde, Uhabiako bokaleko erretentzio sistemak 12 milioi euroko kostua izan zuela gogorarazi dute, eta bistan denez ez duela “esperotako emaitza eman.” Hori dela eta, euri ura kudeatzeko bide berriak bilatzeko exijitu diete arduradunei.


Kutsadura kanalean gehiago
2026ko martxoaren 18
Lurraldea eta arkitektura
Toxikoak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.