Ipar Euskal Herriko hiru laboraritik batek ez du jaso idorteei aurre egiteko dirulaguntzarik

  • Euskal Herriko Laborarien sindikatuak (ELB) salatu du ez dela onargarria Frantziako Estatuak etxalde batzuk laguntzetatik kanpo uztea, denei eragin baitie lehorteak. Laborariko gutxienez 4.000 euroko laguntza galdegin dute.

Laborari bakoitzak gutxienez 4.000 euroko kalte-ordainak jasotzeko eskatu du ELBk. Argazkia: EHLG.

2023ko maiatzaren 09an - 10:53

Idorteak dakartzan ondorioak gero eta arlo gehiagotan somatzen ari dira; besteak beste, laborantzan ari diren pertsonei eragiten die. Azken astean ELB sindikatuak salatu du kalteei aurre egiteko laguntzak ez direla nahikoak izan: laborarien herena laguntzetatik kanpo geratu da.

Apirilaren 21ean burutu zuen Pirinio Atlantikoetako departamenduko lur eta itsasoen auziak kudeatzen dituen zuzendaritzak lehorteen kalte-ordainak banatzeko prozesua, Kazeta.eus-ek jakinarazi duenez. Bada, ez dituzte jasoko dirulaguntza horiek laborarien herenak: “Idorteak Euskal Herriko etxalde guziak hunkitu ditu eta ez da onargarria Estatuak horietako ainitz bazterrerat uztea”, kritikatu du sindikatuak.

ELBk laguntza eskaini die kaltetuei: helegite txantiloi bat prestatu dute, laborariek bi hilabeteko tartean kexa errazago jarri dezaten, dirulaguntza eskatzeko asmoz. Izan ere, idortearen ondorioek okerrera egin dezaketela aurreikusten du Pirinio Atlantatikoko Idorte Batzordeak, datozen asteetan euri esanguratsurik egin ezean.

Laborarien sindikatuak horren aurrean eskaera zehatza egingo du: laborari guztiek gutxienez 4.000 euroko kalte-ordaina izan dezatela. ELBk baieztatu du laster nekazaritza arloko ordezkariak eta hautetsiak bilkura egingo dutela auzia jorratzeko. Gogorarazi behar da 2022an hainbat neurri hartu zituztela uraren erabilera kontrolatzeko, hala nola ibilgailuak garbitzea eta baratzeak ureztatzea debekatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


Eguneraketa berriak daude