Ipar Euskal Herriko herrien herenak hartuko du parte Euskaraldian

  • Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako 59 herritan Euskaraldia izango da azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Hamaikakoa aurkeztu berri dute.


2018ko irailaren 18an - 15:09
Argazkian Ipar Euskal Herriko hamaikakoa. Argazkia: Euskaraldia.eus..
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ondokoak dira Ipar Euskal Herriko herritarrak parte hartzera gonbidatzeko eredu gisa haien izena eman duten hamaika lagunak: Gexan Alfaro, Josy Arrosagarai, Felix Buff, Cécile Crouspeyre, Niko Etxart, Mathieu Iriart, Kamila Gratien, Mattin Irigoien, Claire Lataillade, Marie-Claire Sallaberri eta Benat Urtxegi.

Mattin Irigoien antzerkigileak adierazi du, euskararekiko atxikimendu aroa gainditu eta erabilpenaren aldeko parioa egin behar dela.

Ipar Euskal Herrian bezala Hego Euskal Herrian ere irailaren 20tik hasita herritarrek izena eman ahal izango dute ahobizi edo belarriprest izateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaraldia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!