Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako 59 herritan Euskaraldia izango da azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Hamaikakoa aurkeztu berri dute.
Ondokoak dira Ipar Euskal Herriko herritarrak parte hartzera gonbidatzeko eredu gisa haien izena eman duten hamaika lagunak: Gexan Alfaro, Josy Arrosagarai, Felix Buff, Cécile Crouspeyre, Niko Etxart, Mathieu Iriart, Kamila Gratien, Mattin Irigoien, Claire Lataillade, Marie-Claire Sallaberri eta Benat Urtxegi.
Mattin Irigoien antzerkigileak adierazi du, euskararekiko atxikimendu aroa gainditu eta erabilpenaren aldeko parioa egin behar dela.
Ipar Euskal Herrian bezala Hego Euskal Herrian ere irailaren 20tik hasita herritarrek izena eman ahal izango dute ahobizi edo belarriprest izateko.