Frankismoaren Krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren iritzia da ondorengoa: "Bukatzear dagoen 2016. urte honetan ere izan ditugu Espainiako Gobernuaren aldetik hainbat traba eta eragozpen, frankismoaren krimenei buruzko ikerketa, salaketa eta ekimenak burutzeko oztopo etengabeak jarriaz".
Estatuko Fiskaltza Nagusiak pasa den irailaren 30ean emandako aginduak ere bide oztopatzaile horretatik doaz, baina Servini epaileak bidalitako erregu edo exhortoei bidea emateko epaile batzuk izan duten jarrera baikor eta duina medio, agindu haiei muzin eginaz, Bilboko eta Gernikako Epaitegietan bi biktimek ahal izan dute bere deklarazioa aurkeztu abenduko azken hilabete honetan.
Zoritxarrez, beste Bilboko eta Eibarko epaile batzuek ez dute jarrera berdina izan eta beste bi biktimek ezin izan dituzte beren deklarazioak egin. Honek frogatzen du espainiar epailetzak orokorrean zein gainditu gabeko irakasgai larria duen oraindik demokraziarekin eta defendatzea helburutzat duten Justiziarekin, baita Justizia Unibertsalaren eskakizunak betetzeko duten erantzukizunekin.
Europako Legebiltzarrak berak ere Espainiari ohartarazi dio frankismoaren krimenei buruzko ikerketak egin behar dituela. Pasa den abenduaren 13an ohartarazi zion azkenengoz, Nagy txostenaren barnean onartutako erabaki batetan, 63. atalean hain zuzen, non literalki jasoak izan diren Memoriaren aldeko Estatu espainiarraren Eurodiputatuen Taldeak aurkeztutako hiru emendakin. Talde honetako partaide dira Izaskun Bilbao Barandika eta Josu Juaristi Abaunz gure euskal eurodiputatuak, eta baita Marina Albiol Guzman, Ernest Maragall, Jordi Sebastia, Josep-Maria Terricabras, Ramon Tremosa i Bacells, Miguel Urban Crespo, Ernest Urtasun, eta Francesc Gambus eurodiputatuak ere.
Areto europarrak gogorarazten dio gaiari buruz dauden gomendio internazionalei muzin egiteak Eskubide Estatuaren funtsezko printzipioak apurtzen dituela, eta bat egin du Nazio Batuek nahiz Europako Kontseiluak emandako gomendioekin Espainiako diktadura frankistak egindako krimen guztiak irmo iker ditzan.
Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak testuinguru honetan antolatuko ditu 2017rako inpunitatearen aurkako bere ekimen guztiak, kontuan izanik 1936ko kolpe militarraren aurkako erresistentzia heroikoaren suntsiketa eta hondamendi osoaren 80. urteurrena izango dela. Gernika, Eibar, Durango, Otxandio, Bilbo, Donostia, Iruña, Irun… eta Hego Euskal Herriko beste hainbat herrik zuzenean sufritu zuten frankismoak erakarritako errepresioaren eta erailketen uholde bortitz hura. Baita Holokaustoaren Egun Internazionala izango denez, gogoratuko ditugu frankismoaren sarraskietatik ihesean bere kolaboratzaile ziren naziek Alemaniako kontzentrazio esparruetan hil zituzten ia 200 euskal presoak ere.
Gure herriek eta hiriek ez dute ahazten. Azken hilabete hauetan bere instituzio munizipalek frankismoaren krimenei buruzko lanak hasi dituzte egia eta justizia eskatzeko. Bere bizilagun biktimen defentsan udal bakoitzak frankismoak eragindako zitalkeria guztiez kereilak irekitzeko asmoak geroz eta gehiago indartzen ari dira, eta askok bat egingo dute Memoriaren aldeko hiriak ekimenarekin, berriki hartua izan dena Estatu guztiko udal garrantzitsu batzuen aldetik Iruñeko bilera batetan, bertan plazaratutakoa urriaren 27an Agiri Munizipalista batean.
Estatu espainiarreko udal batzuk, hala Zaragoza, Tarragona, Bartzelona, A Coruña, Cadiz, Rivas Vaciamadrid edota Miranda de Ebro…; edo Hego Euskal Herriko instituzioak, Arabako Batzar Nagusiak, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak, baita hainbat udal ere: Iruñea, Gasteiz, Gernika, Eibar, Orereta, Otxandio, Elgeta, Durango, Berriz, Larrabetzu, Urduña… ari dira jorratzen kereilak jartzeko prozedurak beraien udalerri eta eskualdetan frankismoak eragindako krimenen aurka.
Nahiz eta bere azkeneko diskurtsoan Borbon berriak esan ahaztu egin behar dela, zauri zaharrak ireki gabe, berak eta bere erregimenak mantentzea nahi duten inpunitatearen aurkako bidea garden markatua dago: hemen eta orain egia guztia exijitu; eta behar den justizia egin 1936ko kolpe faxistatik aurrera izan ziren krimen guztiekin.
Inpunitatearekin ez dugulako demokraziarik: 'Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!'.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]