Barne-hausnarketa prozesuak zirela eta, 2017 eta 2018an EHZ festibala ez zen aurrera atera. Barne gogoeta eta aldaketa horiek emanda, aurten EHZ eraberritu bat itzuli da Irisarriko zelaietara, gazte belaunaldi berri eta gogotsu baten eskutik. Eskaintza musikalaz gain, gaur egun Euskal Herrian pil-pilean dauden gaien inguruko hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrak egin dituzte, beste festibal-eredu bat bultzatuz.
5.000 pertsona inguru pasa dira Irisarritik (Nafarroa Beherea) joan den asteburuan, EHZ festibalaz gozatzera. Bi urteko hutsunearen ondoren, guztiz eraberritua itzuli da EHZ, musika eta jai-giroa bultzatzeaz gain, hainbat gairen inguruko formakuntza hauspotuz: G7, migrazioa, festa-eredua, autogestioa eta antolakuntza, eta lagun zein festa-giroko eraso sexistak, besteak beste. Lehen aldiz, herri baten barruan egin da aurten festibala, baldintza tekniko hobeak baitaude herrien barruan, larreetan baino.
Historia gora-beheratsua
1992tik hona, hainbat inflexio-puntu izan ditu EHZ festibalak, bere une on eta txarrekin. Hasieran Ipar Euskal Herriko gazte asko aglutinatzeko eta mobilizatzeko balio izan zuen, eta urtero Arrosako zolan (Nafarroa Beherea) zuten zita. Handik zortzi urtera, Idaluze-Mendin (Zuberoa) izan zen festibala, beste bost urtez, eta hortik Heletara (Nafarroa Beherea) eta ondoren Lekornera (Lapurdi) igaro zen festibala, inflexio-puntu garrantzitsuenera iritsi arte. Azken bi urteetan barne-hausnarketa garrantzitsuak izan dira, eta azkenean, 2019an, Irisarri hartu du festibal berrituak.
Aurtengo edizioaren aurrekoak “inertziagatik” egiten zirela adierazi dio Inhar Iraizozek zuzeu.eus-i elkarrizketan: “Azken urteetan festibala inertziagatik antolatzen zenaren sentipena genuen, eta inflexio puntu bat egin genuen anulatzearekin, proiektua birdefinitzeko”. Egitasmoa utzi edo buelta bat emanda berriz hartzea erabaki behar zuten, eta festibal berregituratu antolatzea erabaki zuten. Arrakasta izan du festibalak, eta datozen urteetan hausnarketa prozesuekin jarraitzea espero dute, errutinan berriz ez erortzeko.
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]
Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]
EHZ festibalean egin dugu uda aurreko azken saioa. Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzeren gidaritzan, luxuzko bi gonbidatu izan ziren gurean. Lehenbiziko oren erdian, Kattina Haran EHZko antolatzailea. Festibalaren filosofiaz, antolakuntzaz, ibilbideaz eta taldean... [+]
Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.