Ingeniaritza Eskolako zuzendariaren dimisioa eskatu dute Herri Unibertsitatearen antolatzaileek

  • Ostegun goizaldean Ertzaintzak EHUko San Mamesko kanpuseko Herri Unibertsitatea hustu zuen. EHUk “arauak apurtzea” egotzi die ikasleei. Horiek Ingeniaritza Eskolako zuzendariaren dimisioa eta “Errektoretza publikoki kokatzea” eskatu dute, besteak beste.


2017ko otsailaren 24an - 09:47
Herri Unibertsitatearen prentsaurrekoa. (Argazkia: Ecuador Etxea)

Herri Unibertsitateko partaideek prentsaurreko bat egin dute, hilaren 22an San Mamesko fakultatean gertatutakoa salatzeko: Herri Unibertsitatea egiten ari zirela eta errektoretzatik ohartarazi zietela Ingeniaritza Eskolako zuzendariak Ertzaintzari dei egin ziola ikasleak kanporatzeko. Abisua izanda ere, ekintzekin jarraitu zuten. Ertzaintzak kanporatu eta identifikatu zituen, “espazio publikoaren okupazioa eta autoritateari erresistentzia larria egitea” egotzita. Zuzendaritzak espedientea zabaltzearekin mehatxatu zituela jakinarazi dute.

Ingeniaritza Eskolako zuzendaritzaren jarrera “autoritarioa” dela salatu eta azken urteetan “beste ekintza asko debekatu” dituela azaldu dute. Egoeraren aurrean, EHUko Errektoretzari honako eskaera egin diote: “Ingeniaritza Eskolako zuzendariaren dimisioa, espedienteak ez zabaltzeko konpromisoa, gertatutakoaren aurrean kokatzea eta poliziak berriro ere ez bidaltzea”.

Era berean, “eraso baten aurrean autodefentsaz erantzuteko zilegitasuna” defendatu eta Herri Unibertsitatea garatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. Gertaeren aurrean babesa adierazi dutenei eskerrak eman dizkiete.

Ikasle Kontseiluak Herri Unibertsitatearen jokabidea salatu du

“Gertakari bandaliko hau lekuz kanpo egon da”, adierazi du EHUko Ikasle Kontseiluak komunikatu batean. Jazoerek “15.000 euroko kostua” utzi dutela esan dute, “beste gauza batzuetarako erabili daitekeen dirua”. Nekane Ballueraka Errektoreak eskerrak eman dizkie Ikasle Kontseiluko ikasleei hitz hauengatik. Balluerkaren iritziz, San Mamesen bildutako ikasleek “aldez aurretik ipinitako baldintzak urratu zituzten” eta “horrelako jarrerek ez daukate tokirik EHUn”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri Unibertsitatea
2022-02-17 | Gedar
Beste urte batez, ehunka lagun batu dira Herri Unibertsitate nazionalean

Asteazkenean izan da aurtengo Herri Unibertsitate nazionalaren aurreneko eguna, Leioako campusean. Ostegunerako ere prestatu dituzte hitzaldi, mahai-inguru eta aisialdirako jarduerak.


2022-02-15 | Gedar
Herri Unibertsitate nazionala otsailaren 16an eta 17an izango da Leioan

Otsailaren 16an eta 17an izango dira aurtengo jardunaldiak, Leioako campusean. Egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru, mobilizazio eta aisialdi jarduerekin. Roberto Fineschi filosofoa, Ani Perez pedagogoa nahiz Ekida arte ekimen sozialista izango dira aurten,... [+]


2021-03-10 | Gedar
Gasteizko campusean izango da 2021eko Herri Unibertsitate nazionala, martxoaren 16tik 17ra

Aurten ere, "zailtasunak zailtasun", Herri Unibertsitate nazionala izango dela baieztatu du ikasle mugimenduak. Bi egunetarako egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru zein kultur jarduerekin. Gonbidatuen artean izango dira, besteak beste, Ekida kultur... [+]


2020-09-30 | Mikel Eizagirre
Herri Unibertsitateak Eskola Kolektiboak jarri ditu martxan, "gaitasun zehatzen ekoizpenerako"

Jakintza-esparruka banatutako lantaldeetan ikerketa eta trebatze ariketarekin hasiko dira Euskal Herriko hainbat ikasle, “kapitalaren mesedetan ikasiarazten diguten jakintza langile mugimenduaren mesedetan jartzeko”.


2020-02-10 | Hala Bedi
Gasteizko Herri Unibertsitateko egitaraua aurkeztu dute

Herri Unibertsitatea antolatuko dute otsailaren 17, 18 eta 19 bitartean Gasteizko unibertsitateko ikasleek, aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko helburuarekin.


Eguneraketa berriak daude