Herri Unibertsitate nazionala egingo dute Leioan otsailaren 26 eta 27an

  • EHUko Leioako Campusean egingo dute aurtengo Euskal Herriko Unibertsitate nazionala hilaren 27 eta 28an. Hilaren 19, 20 eta 21ean, halaber, Herri Unibertsitatearen ekimenak egingo dira Bilbon, Leioan, Gasteizen, Donostiako Ibaetan eta NUPen. Ondorengo lerroetan dago Herri Unibertsitateko ekimenekoek bidalitako agiria eta egitaraua.

     
     

2019ko otsailaren 12an - 10:01
2010ko Herri Unibertsitateko egitaraua.

"Urteak dira ikasleok, jasotzen dugun edukia zalantzan jarriaz gure interesetarako edukia, eta funtsean unibertsitatea bere osotasunean, egikaritzeko hautua egin genuenetik. Argi dugulako, gaur egungo unibertsitatearen bidez barneratzen dugun edukia ez dagoela gure, hots, esplotatuak eta zapalduak garenon, beharretara eraikia. Ez behintzat unibertsitatea kapitalismoa biziberritzeko funtzioa betetzen duen insitituzioa den heinean. Horregatik eta horretara dator beraz Herri Unibertsitatearen proiektua: esplotazioan eta zapalkuntzan oinarritutako bizimodura kondenatuak gaudenon askapenerako jakintzaren espazio eta proiektua izatera. Langileon askapenerako tresna izatera, alegia.

Ez da edonolako proiektu zein erronka begi bistan daukaguna, eta urteetako lana eskatuko digu aipatutako helburu zein norabideari leiala izango den unibertsitate proiektu egonkor, egituratu eta indartsu bat lortzeak. Bideorri honi jarraiki, Gaur-gaurkoz bi dimentsiotan antolatuta dago Herri Unibertsitatea: Batetik, Hego Euskal Herriko campus bakoitzari erantzuten dion dimentsioa, eta bestetik Euskal Herri mailakoa.

Herri Unibertsitate lokalari dagokionean, urteetan sortzen eta egonkortzen joan diren talde kritikoen lan jarraikorraren erakusleiho eta elkargunea dira batez ere Hego Euskal Herriko bost campusetako Herri Unibertsitateak. Hau da, campus zein fakultate bakoitzeko disziplina konkretuak begirada kritikoz aztertu eta disziplina bakoitzaren inguruan hausnartzeko espazioak dira. Campus bakoitzaren errealitate, disziplina eta egituraketaren arabera antolatzen dira, eta bertako ikasleak batu, harremandu eta hausnarketak elkarbanatzeko ere balio dute, maila indibidual zein kolektiboan gainera. Ikasle mugimenduko dinamika eta borroka ezberdinak harremandu eta indartzeko ere balio dutelako hain zuzen ere.

Honi lotuta eta aipatutako bigarren dimentsioari dagokionean, Herri Unibertsitate nazionala daukagu bestetik. Izan ere, aurten hirugarrengoz jarraian, Euskal Herri mailan antolatutako Herri Unibertsitatea burutuko dugu, estreinekoz Leioako Unibertsitatean egingo dena otsailaren 26 eta 27an. Maila lokalean sortutako indarra bateratuz gure gaitasunak areagotu eta nazionalki aurre egin beharreko zenbait auzi mahai gaineratzea helburu izango duena. Hala nola, genero zapalkuntzaren egituraketari dagozkion zenbait auzi teoriko, emakume langileon defentsaren artikulazioa hezkuntzan, ildo politiko errebisionista aztergai, komunikazio politikoa, ikasle mugimenduaren erronka desberdinen inguruan hausnartzeko aukera, begirada internazionala, koiuntura politikoa eta batez ere, gaur egun Euskal Herriko panorama politikoan pil-pilean dauden eztabaida eta hausnarketak plazaratzeko erronka izango du.

Aipatu bezala, Euskal Herri guztian zehar sakabanatuta dauden indar ezberdinak bi egunetan Leioan batzeak Herri Unibertsitatearen proiektua indartzen du, bere gaitasun zein ahalmenak areagotuz. Esperientzia eta errealitate desberdinez hornituz, ikuspuntu desberdinez elikatuz zein kolektibo desberdinak harremanduz besteak-beste. Horregatik, Herri Unibertsitate lokalean parte izan diren ikasleak, ikasleria orokorrean, ikaslea ez den langileriaren edozein kapatako kide, Herri Unibertsitatearen proiektua ezagutu eta indartu nahi duena edo besterik gabe saioak gogoko dituenak gonbidatu eta animatu nahi ditugu Herri Unibertsitate nazionalaren parte izatera. Otsailaren 26 eta 27an Leioan ikusiko dugu elkar!".

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri Unibertsitatea
2022-02-17 | Gedar
Beste urte batez, ehunka lagun batu dira Herri Unibertsitate nazionalean

Asteazkenean izan da aurtengo Herri Unibertsitate nazionalaren aurreneko eguna, Leioako campusean. Ostegunerako ere prestatu dituzte hitzaldi, mahai-inguru eta aisialdirako jarduerak.


2022-02-15 | Gedar
Herri Unibertsitate nazionala otsailaren 16an eta 17an izango da Leioan

Otsailaren 16an eta 17an izango dira aurtengo jardunaldiak, Leioako campusean. Egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru, mobilizazio eta aisialdi jarduerekin. Roberto Fineschi filosofoa, Ani Perez pedagogoa nahiz Ekida arte ekimen sozialista izango dira aurten,... [+]


2021-03-10 | Gedar
Gasteizko campusean izango da 2021eko Herri Unibertsitate nazionala, martxoaren 16tik 17ra

Aurten ere, "zailtasunak zailtasun", Herri Unibertsitate nazionala izango dela baieztatu du ikasle mugimenduak. Bi egunetarako egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru zein kultur jarduerekin. Gonbidatuen artean izango dira, besteak beste, Ekida kultur... [+]


2020-09-30 | Mikel Eizagirre
Herri Unibertsitateak Eskola Kolektiboak jarri ditu martxan, "gaitasun zehatzen ekoizpenerako"

Jakintza-esparruka banatutako lantaldeetan ikerketa eta trebatze ariketarekin hasiko dira Euskal Herriko hainbat ikasle, “kapitalaren mesedetan ikasiarazten diguten jakintza langile mugimenduaren mesedetan jartzeko”.


2020-02-10 | Hala Bedi
Gasteizko Herri Unibertsitateko egitaraua aurkeztu dute

Herri Unibertsitatea antolatuko dute otsailaren 17, 18 eta 19 bitartean Gasteizko unibertsitateko ikasleek, aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko helburuarekin.


Eguneraketa berriak daude