Herri Unibertsitateak Eskola Kolektiboak jarri ditu martxan, “gaitasun zehatzen ekoizpenerako”

  • Jakintza-esparruka banatutako lantaldeetan ikerketa eta trebatze ariketarekin hasiko dira Euskal Herriko hainbat ikasle, “kapitalaren mesedetan ikasiarazten diguten jakintza langile mugimenduaren mesedetan jartzeko”.

2020ko Herri Unibertsitate nazionala. Argazkia: Herri Unibertsitatea

2020ko irailaren 30ean - 11:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Herri Unibertsitateak asteazken honetan “Eskola Kolektiboak” izeneko proiektua aurkeztu du, urriaren 6tik 15era artean Euskal Herriko hainbat txokotan jakintza-arloka sailkatutako lantaldeak biltzea abiapuntu izango duena.

Artearen, zientzia sozialen, kazetaritzaren eta zuzenbidearen diziplinen bueltan elkartuko dira hainbat gazte, “jakintza langile mugimenduaren mesedetan jartzeko”. Taldeen egitekoa zein izango den azaldu dute antolatzaileek: “Bakoitzak berari dagokion jakintza esparrutik dituen gaitasun zehatzekin ekarpena egitea”. Hori ez ezik, mintegien funtzio politikoa ere azpimarratu dute: “Graduan kapitalarentzako lan indarra izateko jasotako formakuntza tresna iraultzaile bilakatu nahi dugu gure jakintzen arabera antolatuz”.

Herri Unibertsitatea

Duela zazpi urte Leioako campusean sortutako ekimenak egun jakin batzuetan eduki politikoen esposizioa egiteko jardunaldien forma izan du orain arte. Ordutik, ehunka ikasle bildu ditu Hego Euskal Herriko hainbat campusetan. Hemendik aurrera, ordea, “bere jatorrizko formaren mugak gainditu eta ekarpen politiko sakonagoa egiteko beharra” nabarmendu dute. Horregatik, “testuinguru politikoari ekarpena egingo dion instituzio” bilakatu nahi dute.

Egitaraua

“Artea eta kulturgintza proletarioa gaur egun”

Urriak 6, 16:00etan, Gasteizko Euskal filologiako fakultate sarreran.

Urriak 7, 11:30ean, Leioako Arte ederretako fakultate sarreran.

 

“Militantzia komunista eta zientzia sozialak”

Urriak 8, 14:00etan, Leioako Giza Komunikazio Zientzien fakultate sarreran.

 

“Kazetaritza eta komunikazioaren papera politika sozialistan”

Urriak 6, 17:30ean, Gasteizko Halabedin (Diseinu grafikoa).

Urriak 14, 10:00etan, Leioako Giza Komunikazio Zientzien fakultate sarreran.

 

“Zuzenbide burgesa eta militantzia politikoa”

Urriak 15, 16:30ean, Sarrikokoko Gradu aretoan.

Eskola Kolektiboen egitaraua. Argazkia: Herri Unibertsitatea
Eskola Kolektiboen irakurketa. Argazkia: Herri Unibertsitatea

Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Ikasle mugimendua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...