Denbora tarte laburrean ARGIAko eta HALA BEDIko kazetarien lana oztopatu du Poliziak Gasteizen. Maiatzaren 7an Gasteizko udaltzain batek ARGIAko kazetariak etxegabetze batekin erlazionatutako polizia operazioaren irudiak hartzea ekidin nahi izan zuen. Maiatzaren 8an, Talka espazio okupatu feministaren desalojoaren aurkako protestez informatzeko trabak jarri zizkion Ertzaintzak HALA BEDIko kazetariari. Bi kasuetan, mehatxuak eta gezurrak erabili ditu poliziak.
Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) babesa adierazi diete bi hedabideei. ARGIAk eta HALA BEDIk elkarrekin Poliziaren jarrera salatuko dugu Sindikoan eta Arartekoan, eta KEE eta EKE elkarteak izango ditugu ondoan.
Informatzen jarraituko dugu. Ez da lehen aldia Poliziak informatzeko eskubidearen eta kazetarien aurka egiten duena, Euskal Herrian eta munduan. Ez da lehen aldia ARGIA eta HALA BEDIko kazetariak direna jazarriak. Iraganeko zentsura saiakeren aurrean esan genuen, eta gaur berretsi egiten dugu: informatzen jarraituko dugu.
Informazio eta adierazpen askatasunak oinarrizko eskubideak dira. Boterearen jardunari eta Poliziaren lanari jarraipen kritikoa egitea, jendarte osasuntsu baten eguneroko arrunta beharko luke. Hori horrela ez den bitartean, bereziki ezinbestekoak dira gehiegikerien lekukotasuna ematen duten hedabide independenteak.
Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) babesa adierazi diete ARGIA eta HALA BEDIri. Poliziaren mehatxuak “gogor” salatu dituzte eta “informatzeko eskubidearen aurkako ekintzak” direla adierazi dute. Komunikabideen “aurretiazko zentsura” helburu duen agintari zein segurtasun indarren ekintza oro gaitzetsi dute era berean. Eta erakundeei eskatu diete kazetarien “funtzio publikoa” bermatzeko, gizartea informaturik egon dadin, “egiazko, kontrastatutako eta iturri oneko datuekin”.
Aipatutako guztiengatik ARGIAk eta HALA BEDIk maiatzaren 7 eta 8ko Poliziaren jarrera salatuko dugu, eta euskal kazetarien KEE eta EKE elkarteak izango ditugu ondoan. Gasteizko eta EAEko herritarren defentsarako instituzioetan jarriko ditugu salaketak: Sindikoan eta Arartekoan, alegia.
Nagusiki Mozal Legearen aplikazioarekin eta horren mehatxuarekin saiatzen da Polizia irudiak hartzea galarazten. Eskubideen aurkako lege antidemokratikoa da baina, izan dezagun argi, irudiak hartzea debekatzen ez duena. Ez kazetariei, ez inongo herritarri. Irudiei ondoren ematen zaien erabilera da zigortua izan daitekeena.
Mozal Legea 2015ean onartu zuen Espainiako Kongresuak, testuinguru oso zehatzean: 2008ko krisiaren kalteak herritarren bizkar zamatu zituzten boteretsuek; 2011n politika horien aurkako borroka herritar indartsuen ziklo berria zabaldu zen estatuan; eskubide zibil eta politikoen erabilera ugaritu eta sakondu egin zen, tartean polizia gehiegikerien irudiak hartzekoa, kazetari independenteen zein herritarren aldetik; eskubideen “gehiegizko” erabilera horren aurrean onartu ziren Mozal Legea eta zigor kodeko beste zenbait moldaketa. Gaur, 2020an, 2008koa txiki utzi dezakeen krisian murgilduta gaude. Historia hurbila errepikatu nahi ez badugu, krisiari irtenbide justu bat eman nahi badiogu, boterearen agenda gelditu eta herritarrona bultzatu nahi badugu, informatzeko eskubidea praktikatzen jarraitu behar dugu.
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]
Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]
Grafitigileak identifikatzea da Gasteizko Udalaren helburua. Horretarako, grafologiaz baliatzen den Orion Analistas enpresa kontratatu du.
“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]
Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak zigortu dituzte San Sebastian egunaren bezperan Plaza Berrian Udaltzaingoarekin izandako talkarengatik. Bakoitzari 750 euroko zigorra ezarri diete, eta ostegunean epaitegian deklaratu dute.
Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.
“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]