Inertziak indar handia du basogintzan

  • Euskal basogintza mundua paradoxaz beteta dago. Gure eguneroko paisaian garrantzi handia duten baso eta zuhaitz landaketen artean bizi gara, eta euskaldun askok gure aisialdi orduak ere zuhaitzen artean paseatzen igarotzen ditugu. Halere ez dago inongo eztabaidarik gure herriko baso politikaz eta oso berri gutxi agertzen dira komunikabideetan horren inguruan.

     


2018ko irailaren 17an - 09:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Topiko ugari erabiltzen ditugu: pinuak txarrak dira eta eukaliptoak txarragoak, pagoak eta haritzak onak dira, arbolak landatu behar dira, suteen aurka borrokatu behar dugu. Baina apenas dago artikulurik edo aditurik basoen erronkaz aritzen denik. Erakundeek osatzen dituzten txostenak datu batzuk jasotzera mugatzen dira (azalerak, espezieak, mozketak, landaketak, suteak …), edo orokortasunak besterik ez dituzte adierazten (lurzorua babestu behar da, ekoizpena eta babesa uztartu, bertako lanpostuak sustatu…).

Gure mendietako zuhaitz espezie hedatuena eta nagusiena, zalantzarik gabe, intsinis pinua da, Monterreyko pinua (Pinus radiata). Espezie hau Ipar Amerikatik ekarri eta hemen zabaldu zen orain dela 100 urte eskas eta Gipuzkoa eta Bizkaiko baso azalera handia hartzen du, baita Nafarroa eta Arabako iparraldeko eremuren bat. Denok ezagutzen dugu intsinis pinua, bere onurak eta alde txarrak.

Paradoxikoa da nola 2000. urte inguruan, gure mendietan egur eskaintza gehien zegoen momentuan, zutik zegoen egurraren salneurria inoiz baino altuago egon zela. Baina ondoren salneurriak beherantz jo eta baso jabeek beraien pinudiengatik erdia kobratzera pasa ziren. Eraikuntzaren krisiak, ziklo-genesiek, atzerriko egurren konpetentzia eta beste eragile batzuk izan zuten krisi horren errua.

Eta orain berriz, apenas aipatzen den gaitz bat agertu zaigu: banda marroia (Lecaonosticta acicola). Urteak daramazkigu prozesionaria edo pinu-beldarraren aurka burrukan, fusarium gaitzarekin alarma guztiak piztu ziren, baina kontrolatu genuen nolabait, eta orain, ia oharkabean banda marroia kostaldetik barrualdera hedatu eta pinudi sail zabalak jota utzi ditu.

Eta orain zein aukera hartu? Hori da baso-jabe ugarik egiten duten galdera eta inork erantzuten ez duena. Batzuk intsinis pinuarekin jarraitu nahi dute eta berriro landatu dute. Askok nahiago dute espeziez aldatzea eta eukaliptoa aukeratzen dute (Australiako zuhaitza). Espezie hau, Kantabria edo Galiziako eredua jarraituz, Bizkaiko toki askotan erabiltzen zen, baina orain asko zabaltzen ari da; Gipuzkoako kostaldetik barrualdera ere zabaltzen ari da. Eukaliptoa oso azkar hazten da eta bere egurra papergintzarako erabiltzen da. Beste zuhaitz espezie batzuk ere aukeratzen dira, bai iparramerikarrak (Douglasizeia, sekuoiak, akazia) bai Asiakoak ( Japoneko zedroa). Halere baso-jabe bakar batzuk bertako zuhaitzen alde egiten dute eta pagoak, haritzak, lizarrak edo gereziondoak landatzen dituzte, edo landatu beharrean, basoa bere kasa datorrela uzten dute. Azken aukera honek halere ez du inongo laguntza publikorik jasotzen.

 

Paradoxikoa da nola 2000. urte inguruan, gure mendietan egur eskaintza gehien zegoen momentuan, zutik zegoen egurraren salneurria inoiz baino altuago egon zela. Baina ondoren salneurriak beherantz jo eta baso jabeek beraien pinudiengatik erdia kobratzera pasa ziren. Eraikuntzaren krisiak, ziklo-genesiek, atzerriko egurren konpetentzia eta beste eragile batzuk izan zuten krisi horren errua

Pinudiak bota eta kanpoko espeziekin landatzeko diru-laguntza ederrak ematen ditugu, apenas irizpide tekniko edo jarraibiderik eman gabe. Gure basoetako paisaian aldaketa nabarmena ematen ari da; eukaliptoa zabaltzen ari da eta ondorioz biodibertsitatearen galera eta sute arriskua handituz, baina ia inork ez du ezer esaten, ez dago eztabaidarik eta gainean dugun erronka honi aurre egitekoez da zehazten baso politikarik. Inork ez du ohartarazten eukaliptoek dituzten gaitzez, hala nola Mycosphaerellaz, ezta ere kanpoko koniferoak gehiegi landatzeak ekar ditzakeen arazoak (birsorkuntza gaitasuna, gehiegizko itzala, beste espeziekin lehia, ongarrien erabilera, gaitzak…). Horretaz gain, ez dago batere garbi zein izango den etorkizunean zuhaitz horien egurren balioa, bai zerrarako erabiliko denarena, bai papergintzara bideratuko denarena.

Gaur egun gizarteak naturarekiko errespetua aldarrikatzen du eta, baso landaketen balio ekonomikoa ahaztu gabe, ingurumenaren babesa bermatuko duten neurriak hartu behar dira. Bertako zuhaitz espezieak sustatu behar dira, herri mendietan bereziki, denontzat eredugarri izan daitezen. Ezin dugu ahaztu basoek berez, naturalki, birsortzeko duten gaitasuna; badirudi zuhaitzak landatzen ez badira, basoa ez dela gai berriro sortzeko. Espezie bakoitza, bertakoa zein kanpokoa, irizpide teknikoak erabiliz aukeratu behar da eta lursail bakoitzaren egoerara egokitu beharko da. Landaketak eta zuhaitz ustiaketak (matarrasak bereziki) ibai eta errekastoak kontutan izan behar dituzte, baita bide publikoak, edo etxebizitzak. Ondo aztertu behar da zein sail diren egokiak eukaliptoak landatzeko, eta zeintzuk ez, eta noski, ez erabili espezie hori herri mendietan. Era berean, kanpoko beste espezieak erabiltzerakoan ere tentuz jokatu behar da. Ezin da intsinis pinua erabili banda marroia gaitza hedatuta dagoen tokietan edo hedatzeko arriskua badago, ezta ere prozesioanaria jasotzeko arriskua duten lurzoru eskaseko lursailetan. Aitzitik, intsinis pinudi heldu batzuk balio ekologiko handia dute eta babestu beharko lirateke; hori lortzeko bide egokiena erosketa delarik. Bat baino gehiago harritu egingo da proposamen honekin, baina harrapakari ugarik (miruak, zapelatzak, arrano txikiak, zuhaitz belatzak …) pinuen adarretan egiten dituzte habiak; hainbat okil espeziek pinu enborretan bizi diren harrak jaten dituzte; eta pinuen azpian berriz erraz datoz haritzak, gaztainondoak, lizarrak, pagoak, urkiak… Paradoxa bitxia: intsinis pinuak faltan bota behar ditugu!

 

Basogintzan inertziak indar handia du, baina gaur egungo erronkei aurre egin nahi badiegu, garai berrietara egokitzeko ahalegina egin behar dugu. Basozainok ere, nola ez, badugu zer ikasi eta ohitura zahar batzuk aldatu beharko ditugu. Ez da gure zeregina, ezta pentsatu ere,baso politika erabakitzea, baina egunero ikusten ari garenaren aurrean ezin dugu isilik jarraitu, eta basoan ardura duten erakundeei, aldundiei bereziki, eta beste eragileei (baso-jabeen elkartea, egur zaleak, sindikatuak…) bizi dugun egoera honen inguruan hausnarketa serioa, eta egungo baso politikak jarraitu beharreko ildo nagusiak zehazteko eskatzen diegu.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Eguneraketa berriak daude