Independentismoa “erreseteatu”

  • Informatikaz ezer gutxi dakigunok ere badakigu noizean behin ordenagailuak “erresetatu” behar ditugula. Programak abiadura bizian aldatzen dizkigute eta sarritan ordenagailuak ohartxoak bidaltzen dizkigu. Eguneratu ezean, dena mantsotzen da eta azkenean ordenagailu bera erabilezina bilakatzen da.


2019ko martxoaren 11n - 09:34
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

XXI. mendean erabat murgildurik gardenotan, hainbat paradigma erori dira. Iragan den mendean jaiotakook nekez ulertzen ditugu gertaera sozial asko. Belaunaldi berriekiko arrakala itzela da, mundu berri bat sortzen ari baita. Iraunkorra den gertaera bakarra aldaketa da, etengabeko aldaketa, zurrunbilo bizkorretan suertatzen dena.

Euskal politikan ere erreseta egiteko beharra behin baino gehiagotan nabarmena izan da. 1992an, 1998an…eta azkenekoa, borroka armatuaren amaierarekin gertatu zen. Geroztik eragile soziopolitikoen jarduna aldatu da, baina tamalez, ez du ematen alternatiba gauzagarriak egituratzeko gaitasuna dugunik.

Dena den, borroka armatuaren zorioneko amaiera hainbat kontu sakonki aldatu dituela onartu arren, urteek aurrera egin ahala, emeki-emeki ohartuko gara ziur aski beste aldaketa estrukturalek eragin handiago izango dutela.

Nortasun kolektiboak eta indibidualismoa

Aurreko mendeetan egituratu ziren nortasun kolektiboen ardatz gehienak aldatu dira. besteak beste bi indartsuenak: langile-nortasuna; nazio-nortasuna. Oso sakonak izan diren beste batzuk ere errotik eraldatu dira. Esaterako, Europako hego eta mendebaldeko kulturetan ardatz izan zen familia-zabalaren ereduaren azkeneko zantzuak desagertu dira eta horrekin batera, bere antagonista, maitasun erromantikoaren mitoa, hain zuzen ere. Bizimodua aurrera ateratzeko hamaika bide daude, dena konplexuagoa da.

Aurreko mendeetan egituratu ziren nortasun kolektiboen ardatz gehienak aldatu dira. Besteak beste bi indartsuenak: langile-nortasuna; nazio-nortasuna. Oso sakonak izan diren beste batzuk ere errotik eraldatu dira

Egun, pertsona gehienek hartzen dituzten erabaki garrantzitsuenetan paradigma indibidualista nagusitu da. Erabaki horiek kudeatzeko, berriz, logikoa denez, ingurukoen laguntza behar dugu, gizakiak ezin baitio uko egin bere izaera sozialari. Hortaz, indibidualismoa praktikan kudea-ezina da eta nortasun kolektibo berriak sortzeko premia dago.

Iragan den mendeko nortasun horiek krisian egonik, jendeak noraezean, sarritan, babesa aurkitzen du zaletasunetan, gimnasioan, psikologo konduktistengan eta coachingengan. Jendarte berri horren aitzin, iragan den mendean aktibista gainidelogizatuok jai dugu.

Nortasun kolektibo berri asko sortzen ari dira, eklektikoak, behin-behinekoak asko; beste batzuk epe luzekoak, ordea. Europako jendarte zaharkituetan herritarrak kontsumitzaile bilakatu dira eta garai bateko eragile soziopolitikoek indarra galdu dute. Panorama arriskutsua da , testu-inguru honetan ez da harritzekoa neofaxismoen gorakada beldurgarria.

Neoliberalismoa langile-nortasuna ezabatzea ahalegindu den bezalaxe, korronte ideologiko horiek nazio-nortasunak ere ezabatzeko lanean dabiltza, nazio-nortasunak eragile boteretsuak sortzeko gaitasuna baitu, herritar aktiboa versus kontsumitzaile dialektika sortzeko gauza da eta.

Independentismoa eten da

Europa osoan ematen ari den ekaitza honen zurrunbiloan jira-bueltaka, Hego Euskal Herrian prozesu independentista eten egin da. Kataluniako saiakera ikusitakoan, hemengo indar politikoek bigarren pitzadura zabaldu beharrean, katalanek patxadaz har dezaten deialdiarekin bat egin dutela esango nuke nik

Bistan da, egoera ez da batere erraza. Kataluniako Errepublika ezin izan da indarrean jarri. Presidentea erbestean da; ETAren aurka eraikitako salbuespen legealdia Kataluniako independentismoari ezarri diote.

Haatik, Euskal Herriko independentismoak balazta zapaldu izanaren arrazoia indar-korrelazioan oinarritutako hausnarketa batetik haragoa doala uste dut. Ezintasuna ideologikoa dela pentsatzen hasita nago. Hautu estrategikoa bilaka daiteke ezintasuna, alegia.

Kataluniako Errepublika ezin izan da indarrean jarri. Presidentea erbestean da; ETAren aurkako salbuespen legealdia Kataluniako independentismoari ezarri diote

Arestian nioen moduan, pasa den mendekook mundu berrian kokatzeko zailtasuna ditugun lez, aurreko fase historikoan aritu garenok ezintasuna dugu independentismoak berraktibatzeko. Hemendik 15-20 urtera jubilatuta egongo garenok ezin dugu Aro Berriak behar dituen erabaki estrategikoen monopolioa ukan.

Bizimodua eta sistema bera aldatu nahi genituen, ez gara ohartzen, aldiz, amu guztiak irentsi ditugula. Menpetasun egoeran gaude: maileguak, zaintza, jubilazioak…segurtasuna premia dugu, eta hortaz, ezin dugu proposamen ausarten ardura hartu. “Denbora jauzi zaigu gainean” eta irtenbide berriak oztopatzen ari gara seguruak diren bideak jorratu nahi ditugulako. Amets hiltzaile bihurtu gara, gureak gauzatzeko gaitasunik izan ez dugulako.

Otsoaren beldurrez, babes bila, aitaren etxeko atean jo dugu, handik alde egiteko hainbeste ahaleginak egin ondoren, ez gara konturatzen aldaketak alabek piztu berri duten suaren inguruan gorpuzten ari direla.

Lekukoa pasa

Oztopoa gara, zamaz beteriko motxilak ditugulako, galtzerdietan zuloak ditugulako, bota zaharretan harri koxkorrek min egiten digutelako eta batik bat, aspaldian erositako betaurrekoek irtenbide eta gailur berriak ikusteko alferrikakoak direlako.

Hemendik 15-20 urtera begirako Euskal Herria sasoi betean irudikatzeko ahalmena duten belaunaldien txanda da

Independentzia premiazkoa da. Premia horren ohiko arrazoiak bere horretan darraie: nazio ukapena, hizkuntza , kultura, menpetasun juridikoa….Bestelako premiak ere badaude: desmilitarizazioa; patriarkadoa hautsi; eskubide sozialak behin betiko bermatu; aniztasuna kudeatu; ekonomia demokratizatu; deshazkunde prozesua benetako burujabetza ( nazio zein pertsonala) eduki ahal izan dezagun…

Euskal nazio sentimendu kolektiboa indar boteretsua da, baina sentimendutik errealitate juridiko izatera ez bada igarotzen, epe laburrean lurralde hauetako beste “hiri-leinu” bat baino ez da izango euskal naziotasunari lehentasuna ematen dion jendarte sektorea. Hemendik 15-20 urtera begirako Euskal Herria sasoi betean irudikatzeko ahalmena duten belaunaldien txanda da.

Besteok ez gara etxera joango, laguntzeko prest izango gaituzte, noizean behin aholkuren bat edo beste zuzena izango da, baina mundu berrian ganoraz aritzeko gaitasuna duten sektore eta belaunaldi berriek hartu behar dute lema.

Ezan bezala, dantza, alabek piztu duten suaren inguruko akelarre berrietan izango dira. Aurten berriro erakutsi eta irakatsi digute. Aitaren etxean, aldiz, herdoilduko gara

Patxi Azparren

Lizargorri Taldeko kidea

 

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


Eguneraketa berriak daude